Ikurrina jartzea 'askatan'. Plazatik abiatuta, ikurrina jartzera ibilaldia.
'GR-282 Artzaintza naturbidea' dokumentalaren proiekzioa. Aitor Intxaurraga Aranaren eskutik.
10:00 eta 15:00. Amezketatik Iruñera autobusa, Binakako Finala ikustera, Jokin Altuna eta Julen Martija animatzera. Gauean. Jokin Altunari ongi etorria. Segidan. Afaria, frontoian. 01:00. DJ Naza, plazan.
Begiekin ikusten gara umeentzako ikuskizuna Zirko Loretsua taldearen eskutik. Ion Begiristain detektibeak, misio berri bat dauka, begi handia aurkitzea. Ikerketan sakontzean konturatzen da ez dela lehena iritsi, ogibide kide ezberdinak lehenago saiatu direla. Lortuko al du Begiristainek arrastoa jarraitzea? Jakingo du nor saiatu den begia aurkitzen? Zer da begi handia? Aurkituko al du? Galdera hauek eta beste askok abentura ikusgarriaz gozatzea egingo digute Ion Begiristain bere misioan laguntzen dugun bitartean.
Nerea Redondo Otamendirekin. 3 saio. Euskaraz. 5 euro.
Aste Santuan Herniora, 17:00etan Asteasuko plazatik abiatu eta hurrengo goizean mendi buelta. Eguraldi txarra eginez gero, Gaztelekuan ekintzak eta bertan lo. DBH1etik aurrera.
Hovhannes Karakhanyan artista armeniarrak ‘Duduk’ instrumentua joko du hirukote formatuan, gitarraz eta perkusioaz lagunduta.
Esperimentuak eta zirku jolasak. 6-12 urte bitartekoei zuzendurik.
Maider Martineau eta Lolita Delmonteil-Ayral bikoteak herrialde desberdinetako kantak eskainiko dituzte, eskusoinuz, perkusioz eta haizezko instrumentuz lagunduta.
Musikari euskaldunez eta kubatarrez osatutako taldeak, bi herrialdeetako doinu eta erritmoen fusioaz osaturiko emanaldia eskainiko du.
Kalea poztuko duten musika emanaldiak entzungai izango dira Tolosan zehar, dultzaineroekin, txistulariekin, txarangekin…
Hirukote honek 9 urte daramatza kanta herrikoiak abestuz, besteak beste, panderoaz zein panderetaz lagunduta.
Haize eta perkusioko 10 musikarik osatutako orkestra honek energiaz eta indarrez beteriko ikuskizuna eskainiko du.
Xabier Zeberio eta Arineketan bikotea (Iñar Sastre pianojolea eta Jagoba Astiasaran txistularia), laukote formatuan izango dira Tolosan, Alejandro Saul Martinez biolontxelo-jolearekin batera.
Pepa Bojo Ballesterekin. Gaztelaniaz, 10 euro. 8 saio. Apirilaren 8tik maiatzaren 27ra, astelehenetan.
Tolosako Auzoen Mahaiaren bigarren bilera irekia. Orain arteko bileratan jasotako informazioarekin osatutako txostenaren berri emango dute.
Oihane Vicente Agirrezabalek eskainita. Gorputzaren kontzientzia berreskuratzeko. 5 euro. Euskaraz. 5 saio: apirilak 8, 15, 22, 29 eta maiatzak 6.
'Euskararen historia Tolosaldean, kantuz eta kontuz' Haritz Azurmendirekin. Euskaraz.
Xilografia tailerra (linolio gainean): sormena eta aldarrikapenak plazara! Oihana Ugarte Iriarterekin. Euskaraz. 10 euro. 8 saio. Astearteetan.
Ainara Sarasketa Alberdirekin. Euskaraz. 10 euro. Astearteetan. 6 saio.
'Haur eta nerabeen emozioen bidelagun; nola zaindu seme-alaben emozioak' Treba hitzaldiak, Donna Apellaniz Nietoren eskutik.
Mertxe Tranche Iparragirrek gidatuta. 5 euro. Gaztelaniaz. Tolosako liburutegiarekin elkarlanean. 3 saio.
'Sormenezko argazkigintza ikuspegi feministatik'. Ura Iturralde Larrañagarekin. Euskaraz. 10 euro. 8 saio.
Elikadura iraunkorra Hondakinen Legearen fokuan: Aldaketarako Jardunaldia. Elikagaien industrian ekonomia zirkular batentzat. Hondakinen legea aldaketaren eragile gisa. Online, webinar. Doakoa. Sara Soloaga ekologoarekin eta Aitor Mingo ingurumen zientzialariarekin. Trantsizio ekologikoan eta ekonomia zirkularrean adituak Naiderren. Jardunaldian izena emateko hemen.