Balerdipeko erleen eskutik erlezaintza ikasteko tailerra. Zaldibian eta Bedaion. 16:30-19:30. Teoria. Apirilak 25 eta maiatzak 3. Zaldibian, Gipuzkoako Erlezain Elkartean. 15:30-19:30. Praktika. Apirilak 26 eta maiatzak 4. Bedaioko Balerdipeko erlategian.
Nerea Redondo Otamendirekin. 3 saio. Euskaraz. 5 euro.
'Futbolistok', Zuhaitz Gurrutxagarekin.
Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldeak, alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko bilera egingo du. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango da.
'Gamazada euskaroen, napartarren eta euskaldunen garaietan'. Josu Chuecaren hitzaldia. Lizardi elkarteak antolatuta.
eReaderrak maileguan estreinakoz! Liburu elektronikoak irakurtzeko gailuen mailegua martxan jarriko du Tolosako Liburutegiak.
E-Administrazioa. Aurrez aurrekoa. 'BakQ ziurtagiria'. 2 ordu. Gaztelaniaz.
Udal liburutegiarekin elkarlanean. Monica Leivarekin. 5 saio. Gaztelaniaz. Dohainik.
Balerdipeko erleen eskutik erlezaintza ikasteko tailerra. Zaldibian eta Bedaion. 16:30-19:30. Teoria. Apirilak 25 eta maiatzak 3. Zaldibian, Gipuzkoako Erlezain Elkartean. 15:30-19:30. Praktika. Apirilak 26 eta maiatzak 4. Bedaioko Balerdipeko erlategian.
17:00 eta 18:00. Sevillana tailerra. 18:00-00:00. Feria de abril. Sevillana tailerrak, kontzertuak eta Andaluziako jakiak, Katak taldearen emanaldia, DJ Toño.
Xarpa Books Gipuzkoako argitaletxeak ‘Sara-Li. Mila urte geroago’ aurkeztuko du. Julio Santos eta Patricia Perez.
'Beste zaintza bat!' zergatik terapia eta zertarako. Felix Urkizurekin.
19:00. Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea, plazan. 19:30. Pintxopotea herrian zehar.
'Eukalyptus'. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak programaren barruan. Sarrera: 5 euro. Lan harreman toxiko baten istorioa da. Lurjabea eta langilea. Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Industria eta paisaia. Botera eta beharra. Pertsona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, elkarrekin sortzen dute historia baina elkarri mina ematen diote. Noiz arte? Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina,... inkonformista da. Besteak sinpleki, iraun, bizi.Lantaldea bizkaitarra izanik eta fenomeno honek Bizkaiko basogintzan duen eragina ikusita, testua bizkaiera jasoan sortu da.
Zizurkil Erraietatik zikloa. Bereziki artista gazteei taula-gaineratzeko aukera eman nahi dien ziklo berria. Hilean behin kontzertu eta kultur emanaldi batez gozatzeko aukera. Arrixkua taldearen kontzertua. Prezioa: 3 euro.
Nunavut. Myriam Perez Cazabon. Nunavut hitzak "gure indarra" edo "gure lurra" esan nahi du Inuiten hizkuntzan. Maitasuna, munstroak eta jolasa gailentzen diren leku utopiko bat eraikitzeko ahalegina da, non dena gelditzen den, eta bakarrik begiratu eta entzun egin behar den. Gero gertatzen da gainerako guztia… Proposamen hibridoa da: dantza garaikidea, soinu artea, arte plastikoak eta ipuin kontalariak batzen ditu.
Urdaibai Bird Center-era bisita eta bazkaria Lezika jatetxean.
Bazkal aurretik. Aramako loreen postua. 14:00. Bazkaria. Egunean zehar. Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus trikitilariak.
2024an Euskal Mendi Federazioaren eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen 100. urteurrena ospatzen dugu, Euskal Mendi Biltzarrean, lan-organo komuna du Alpino Uzturrek. Honela, Alpino Uzturrek, Euskal Mendi Federazioaren partaide gisa, 100 urte 100 mendi ekimenean parte hartuko du, Uzturren taldeko argazkia ateraz.
11:30. Bisita gidatua familientzat, euskaraz. 12:30. Bisita gidatua familientzat, gaztelaniaz. 17:00. Tailerra. 18:30. Aufur & Enmesures konpainiarena da eta Ridcin-Ridcon. 8 urtetik aurrerakoentzat.
Samaniego ikastetxearen 50. urteurrena. 15:30. Kalejira erraldoi, buruhandi eta txarangarekin. Larramenditik Zerkausira. 16:30. Tailerrak, Zerkausian. Slackline, highline, Intujai... 18:30. Piragua, Zerkausian. 20:00. Musika zuzenean, Plaza Berrian. Stepi Selektah DJ saioa. 22:00. Nikotina, Plaza Berrian. 23:30. Little Martin Selektah, Plaza Berrian. Gorostidi guraso elkartearen txosna eta Goya food truck-a.
Iker Vicente eta Julen Alberdi Txikia IV.a nor baino nor ariko dira. Aizkolari bakoitzak 7.000 euro jarriko ditu jokoan.
Aufur & Enmesures (Frantzia). 'Ricdin-Ricdon'. 55 minutu. 8 urtetik aurrera. Gaztelaniaz.
Hirugarren adinekoentzat mendi buelta. 3 orduko iraupena. Autobusez Berastegira igoko dira eta mendiz plazaraino jaitsiko dira. Ondoren bazkaria sendi ekintza elkartean izango dute.
'Ur' dokumentala eta dantza emanaldia. 5 euro.