'Badakigu zer jaten dugun? Ez utzi ziria sartzen. Elikadura eta kontsumo kontzientea. Ondo erosi ondo jateko'. Amaia Ayerbek eskainita. Euskaraz.
'Mobilizazioa eta errehabilitazioa'. Ixa Imaz eta Asier Arrizabalaga formatzaileekin.
'Kontuak eta kantuak liburuaren eguna ospatzeko' ipuin kontaketa. Itziar Saez de Ojerrekin.
'Gobernu ordezkaritzarekin harremanak telematikoki'. FNMT txartela edo klabea eskuratzeko aukera izango da.
'Sormenezko argazkigintza ikuspegi feministatik'. Ura Iturralde Larrañagarekin. Euskaraz. 10 euro. 8 saio.
LAB sindikatuaren 50. urteurrena. 'Eskuz esku. LAB zabaltzen' dokumentala. Dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia.
Intxurre futbol taldearen 'Neskak eta kirola' mahai-ingurua. Udane Ostolaza (harri-jasotzailea); Itxaso Erasun (pilotaria); Eukene Larrarte (txirrindularia); Izarne Sarasola (Realako futbolaria) eta Naroa Garaialde (futbol epailea). Zuriñe Iglesias moderatzaile lanetan.
Auzolangintzari buruzko emanaldia. Iker Iriarte eta Pablo Dendaluzeren dokumentalaren proiekzioa.
Lehen saioa, Asteasuko kultur etxe berriaren parte hartze prozesuan. 'Nolako kultur etxea nahi dugu?'.
Herritarrentzat irekita. Apirileko ohiko osoko bilkura.
Festa batzordearen bilkura. Herriko elkarte, talde eta eragileei zein herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
Watertank eta Jack & The Bearded Fishermen taldeen kontzertua. 10 euro.
Mekanizatzeko erreminten euskal azoka. Mekanizatzeko erreminten euskal fabrikanteen erakusketa. Mekanizazio enpresei eta lanbide heziketa eskolei bideratua. Nazioarteko fabrikante batzuk ereegongo dira.
Balerdipeko erleen eskutik erlezaintza ikasteko tailerra. Zaldibian eta Bedaion. 16:30-19:30. Teoria. Apirilak 25 eta maiatzak 3. Zaldibian, Gipuzkoako Erlezain Elkartean. 15:30-19:30. Praktika. Apirilak 26 eta maiatzak 4. Bedaioko Balerdipeko erlategian.
'Zenbat lo' liburuaren aurkezpena. Iraitz Lizarragak idatzia eta Izaro Lizarragak ilustratuta.
Nerea Redondo Otamendirekin. 3 saio. Euskaraz. 5 euro.
'Futbolistok', Zuhaitz Gurrutxagarekin.
Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldeak, alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko bilera egingo du. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango da.
'Gamazada euskaroen, napartarren eta euskaldunen garaietan'. Josu Chuecaren hitzaldia. Lizardi elkarteak antolatuta.
eReaderrak maileguan estreinakoz! Liburu elektronikoak irakurtzeko gailuen mailegua martxan jarriko du Tolosako Liburutegiak.
E-Administrazioa. Aurrez aurrekoa. 'BakQ ziurtagiria'. 2 ordu. Gaztelaniaz.
Udal liburutegiarekin elkarlanean. Monica Leivarekin. 5 saio. Gaztelaniaz. Dohainik.
Balerdipeko erleen eskutik erlezaintza ikasteko tailerra. Zaldibian eta Bedaion. 16:30-19:30. Teoria. Apirilak 25 eta maiatzak 3. Zaldibian, Gipuzkoako Erlezain Elkartean. 15:30-19:30. Praktika. Apirilak 26 eta maiatzak 4. Bedaioko Balerdipeko erlategian.
17:00 eta 18:00. Sevillana tailerra. 18:00-00:00. Feria de abril. Sevillana tailerrak, kontzertuak eta Andaluziako jakiak, Katak taldearen emanaldia, DJ Toño.
Xarpa Books Gipuzkoako argitaletxeak ‘Sara-Li. Mila urte geroago’ aurkeztuko du. Julio Santos eta Patricia Perez.
'Beste zaintza bat!' zergatik terapia eta zertarako. Felix Urkizurekin.
19:00. Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea, plazan. 19:30. Pintxopotea herrian zehar.
'Eukalyptus'. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak programaren barruan. Sarrera: 5 euro. Lan harreman toxiko baten istorioa da. Lurjabea eta langilea. Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Industria eta paisaia. Botera eta beharra. Pertsona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, elkarrekin sortzen dute historia baina elkarri mina ematen diote. Noiz arte? Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina,... inkonformista da. Besteak sinpleki, iraun, bizi.Lantaldea bizkaitarra izanik eta fenomeno honek Bizkaiko basogintzan duen eragina ikusita, testua bizkaiera jasoan sortu da.
Zizurkil Erraietatik zikloa. Bereziki artista gazteei taula-gaineratzeko aukera eman nahi dien ziklo berria. Hilean behin kontzertu eta kultur emanaldi batez gozatzeko aukera. Arrixkua taldearen kontzertua. Prezioa: 3 euro.
Nunavut. Myriam Perez Cazabon. Nunavut hitzak "gure indarra" edo "gure lurra" esan nahi du Inuiten hizkuntzan. Maitasuna, munstroak eta jolasa gailentzen diren leku utopiko bat eraikitzeko ahalegina da, non dena gelditzen den, eta bakarrik begiratu eta entzun egin behar den. Gero gertatzen da gainerako guztia… Proposamen hibridoa da: dantza garaikidea, soinu artea, arte plastikoak eta ipuin kontalariak batzen ditu.
Urdaibai Bird Center-era bisita eta bazkaria Lezika jatetxean.