Alegiako Udalak antolatu du auzolana, Langaurre eta inguruak garbitu eta txukuntzeko asmoz. 09:00etan jarri dute hitzordua udaletxearen aurrean. Lanak bukatutakoan hamaiketakoa egingo da. Udalak dei egin die herritarrei ekimenean parte hartzeko.
Erreka garbituko dute herritarren artean, 09:30etik 11:30era. Udaletxean elkartuko dira, 09:30ean. Lanak amaitzean, parte hartzaile guztiei hamaiketako bat eskainiko zaie. Izena emateko, uztailaren 9a baino lehen, udal bulegoetan edo alkatetza@asteasu.net helbidean. Udalak aseguru bat egingo die parte hartzaileei, eta izena ematerakoan nortasun agiriaren zenbakia eman beharko dute.
Pasa den otsailean zendu zen Urtzi Gurrutxagaren omenezko neurketa izango da. Sarrerak Tolosa CFren bulegoetan eskura daitezke uztailaren 11ra bitarte.
Tripitaka Teatro taldearen 'El jajilé azul', Amarotz auzoan. Topic zentroak antolatu duen Txotxongiloen Bideak egitasmoaren barruan.
Inaugurazioa martxoaren 22an egingo da, 17:30ean.
Aurkezpena ekainaren 20ean, 19:00etan.
Joseba Urretabizkaiak Amezketako elizan argizaiolei ateratako argazkiak ikusgai jarriko ditu, kultur etxeko aretoan.