09:00. Loatzo musika eskolako txarangak alaituriko diana. 09:00. 3x3 saskibaloi txapelketa eskolako patioan. Infantil eta alebin mailak, Lagun Aro saskibaloi taldearen laguntzarekin. 12:00. Irrien Lagunak taldearen ikuskizuna Larraitz auzoko plazan. 14:30. Umeen herri bazkaria plazan. 15:30. Haurrentzako play-back saioa. Ondoren, haur eta gurasoentzako dantzaldia plazan Joxe Mendizabalen eskutik. Bukaeran txokolatea banatuko da. Bibalabirjen jaietako egitaraua 16:00. Mus txapelketa (izen ematea 15:30ean). 19:00. Elektro Txarangarekin poteoa. Ondoren zahagiardoa. Gauean Ingo al deu? Taldea.
Informazio mahaietan melanina neurtuko dute, pertsona bakoitzak, bere azalaren arabera, eguzkipean zenbat denbora egon daitekeen jakin dezan. Mahaietan bi profesional eta boluntario talde bat egongo da, prebentziorako informazioa ematen.
Irrintzi elkarteak antolatzen du eta Txermingo Ikastolaren eremuan egiten da.
Eskualdeko manifestazioa izango da, eta Tolosako Trianguloa plazatik abiatuko da.
Zine forumaren saioa; filma jatorrizko hizkuntzan izango da.
Inaugurazioa martxoaren 22an egingo da, 17:30ean.
Aurkezpena ekainaren 20ean, 19:00etan.
Joseba Urretabizkaiak Amezketako elizan argizaiolei ateratako argazkiak ikusgai jarriko ditu, kultur etxeko aretoan.
DIN 7 kultur elkarteak antolatu du erakusketa. Ordutegia 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izango da.