Desde Extremadura al bertsolarismo izenburua duen aniztasun jardunaldia antolatu dute Alegian, urriaren 3an, ostiralean.
XIII. Herritarren Batzarra gaur izango da, 21:00etan, udaletxeko pleno aretoan
Inaugurazioa martxoaren 22an egingo da, 17:30ean.
Urraiaren 3tik 5era irteera antolatu dugu Muniara (3.133m), Pirinioetara. Izena emateko azken eguna osteguna izango da, 688 69 86 42 telefono zenbakian edo info@oargi.org-en. 20 euro aurreratu beharko dira Laboral Kutxan: 3035 0028 11 0281141038. Hauxe da programa: Urriak 3, ostirala: Tolosatik atera eta Grange De Holle (Gavarni) aterpetxera abiatuko gara bertan lo egiteko.Urriak 4, larunbata: Troumouseko aparkalekutik abiatu eta Muniako cresterio egingo dugu, Muniatik Petic Pic Blanc-era. Handik berriro itzuli egingo gara. 8-10 orduko buelta izango da eta 1350 metroko desnibela dauka. PD+ zailtasun maila du. Kranpoiak, pioleta, arnesak, kaskoa eta eskaladako gauzak eraman behar dira. Eraman behar dira kranpoiak, piolet,arnes,kasko eta eskaladako gauzak.Urriak 5, igandea: Gavarnie inguruko mendi bat egingo dugu. Iluntzean itzuliko gara.
20:30. Kanpai jotze eta suziriak.21:00. Herri afaria.Ondoren. Trikitixa Laja eta Larrañagarekin. Atsedenaldian. Toka lehiaketa.
Han talde elorriarra, musika munduan lanean urte luzez ibilitako musikariekin (Non Demontre, Mokaua, Yakuzi…) osatutako musika proiektu berria da. Ghetto taldea denborapasa bezala sortu zen, baina denbora pasa ahala, seriotasuna irabazi duen proiektua izan da, beraien azkeneko diska aurkeztu duten arte, “Erolution” izenekoa.
22:30etan ikasturte berriko egitarau musikalaren lehen kontzertua izango da Alegiako gaztetxean. Behi Bi Blues bikoteak eta Petti&Band-ek hartuko dute parte kontzertuan eta ondoren jam sessiona egongo da. Informazioa gehiago Musikazuzenean web gunean.