Ez-ohiko osoko bilkura, ostegunean, 19:00etan izango da
(J. Gereño-J.M. Goenaga). 95 min. +7 (abonatuek 4 euro). Aneren bizitza aldatu egingo da, etxean, astero-astero, lore-sorta bat jasotzen hastean. Beti ordu berean. Eta beti izenik gabe. Lourdesen eta Tereren bizitza ere lore misteriotsu batzuen eraginpean egongo da. Ezezagun batek, astero, lore-sorta bat uzten du haien biiztzan garrantzitsua izan zen norbaiten omenez. Hiru emakumeren inguurko istorioa da; lore-sorta soil batzuen presentziak alteratutako hiru bizitzaren ingurukoa. Loreek ahaztutzat jotzen zituzten sentimenduak ateraraziko dizkiete... baina azken finean, loreak besterik ez dira. Film laburra: Zarautzen erosi zuen (Aitor Arregi) 16 min. Mireni, kafea ordaintzerakoan, askotan txandapasa egiten diote. Baina bere dendatik norbaitek alkandora bat lapurtu duela konturatzen denean beste behin etsipenean erortzeko ez dago prest.
19:30. Kultur etxeko aretoan, Pello Esnalen hitzaldia: Fernando: arketipo eta garaikide. Zer izan da Fernando bertsolaritzan, eta euskal gizartean? Eta zer da gaur?Ondoren. Fernando amezketarra, 1764-2014 Auspoa liburu bildumako 330. zenbakiaren aurkezpena. Maite Gurrutxagak eginiko azala duen liburua, eta Joxe Mari Oterminek idatzia.
Urriak 11, larunbata10:30. Omenaldia Patas-i. 14:00. Paella txapelketako sari banaketa. 14:30. Paella jatea.16:00. Mus Txapelketa.17:30. Txapi Txopo antzerkia.18:30. Txokolatada umeentzako.19:00. Tortilla patata txapelketaren sari banaketa.19:30. Tortilla jatea.20:00. Perkusio afrikarra.21:00. Zahagi sagardoa.22:30. Danborrada.23:30. Eta abar perkusio taldea eta musika afrikarra.00:30. Unsain anaien eskutik erromeria.02:30. Txoznan, DJ Ces.
Urriak 12, igandea09:00. Udal txistulariak.09:00. Meza.12:00. Toka txapelketa.14:00. Auzo bazkaria: babarrun jatea.17:30. Zezentxoak egongo dira zezen plazan.19:30. Pintxo poteoa txoznan.