Hitzaldian Ernesto Arrondok idatzi eta Donostiako Aquarium-ak argitaratutako "Los hongos y el hombre" liburua aurkeztuko da.
Etiopia Utopia fundazioak hitzaldia emango du balio anitzeko gelan, Villabonako Udalaren dirulaguntzei esker aurrera eraman diren proiektuak azaltzeko.
Aitor Goikoetxea, Xabi Olano eta Mikel Sarasola "Muturreko Kayaka Patagonian" espedizioaren berri emango dute: "zenbait bideo, zenbait argazki eta kontatzeko asko". Euskaraz, dohain.
Tolosa&Co-ren laguntzarekin erosleak perretxikoak gai nagusi bezala hartuta atondutako erakusleiho gustukoena bozkatzeko aukera izango dute. Zure bozka emateko, sartu www.mikologika.org atarian.
Tolosako Casino elkarteak duela bost urte berreskuratu zuen perretxikoen inguruko astea; izen berriarekin, astelehenean ekingo diete jarduerei.