Kukuri elkarteak, Saiaz elkartearekin batera, sukaldaritza ikastaroa antolatu du. Gaur da azken eguna izena emateko.
Parte hartu nahi izanez gero, aurrez izena eman behar da liburutegian. 3-6 urte arteko umeei zuzenduta dago
Tolosaldea Lanbide Heziketa Instutuak, IKASTN Zerbitzuak antolatu du 6. Nazioarteko Gaurkotasun Mintegia. Azken ediziotan bezala, Jesus Torquemada adituaren hitzak izango dira 6 astelehenetan Topic-eko areto nagusian.
Euskara hutsez egindako komikiak azaroaren 28rako aurkeztu beharko dira Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan
Argazki erakusketa eta dokumentala. (Agurtzane Belaunzaran eta Pedram Yazdani). Arrainen modura, Bajaoak itsasoan eta itsasotik bizi dira. Gorputza ozeanora moldatu dute eta arrantza modu tradizionalean eginez bizirauten dira.
Eusko Jaurlaritzaren "Negozio modelo berriak" programan txertatua, %100 diruz lagunduta, doakoa. Tailer hau azaroaren 3-7 (astelehenetik ostiralera) burutuko da, 14:00-16:15 ordutegian, Tolosako Kultur Etxeko lehenbiziko solairuko Topagunea gelan. Edukiak: Parte hartzaileek ideiak identifikatu eta adierazten ikasiko dute, bakoitzak duen sormen ahalmena zein den ikusteko, eta hauek nola erabili irakatsiko zaie euren komertzioetan aplikatzeko. Izena emateko: Tolosa&Co elkarteko bazkideak 943-653-578 elkarteko telefonora deitu dezakete edo e-mail bat bidali tolosakomerzio@gmail.com posta elektronikora; eta eskualdeko beste merkatari guztiak jar daitezela Tolosaldeko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoarekin harremanetan: 943-654-501 / aduriz@tolosaldea.net.