Belauntzako Udaletxeko medikuaren kontsultan gripearen aurkako txertoa hartu ahal izango da. Horretarako, txanda hartu behar da Ibarrako anbulategian (943 672411).
“Escolta” Bartzelona (2014) 29’ Pablo García Pérez zuzendariarena
Irakasleak: Anita Uzkudun eta Margari Lasa. 10 euro.
Emozioen kudeaketa. Susana Manzanedok eskainita. Izena emateko: Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuak: 943 654768.
Azaroaren 16an, igandean, truke azoka ospatuko dute Anoetan. Egun horretan, 10:30etik 13:30era izango da azoka eta bertan postuak izango dira mota askotako gauzak trukatzeko. Dirurik gabeko azoka hau antolatzeko bilera gaur izango da Anoetako udaletxean, 19:00etan. Herritar oro gonbidatuta dago bileran parte hartzera.
Aitziber Alonsok eskainita. Ikastaro teoriko-praktikoa (batez ere praktikoa). Bertan, liburuen edo ipuinen ilustrazioak egiteko oinarrizko ezagutzak eskainiko dira. 30 orduko ikastaroa. 110 euro. Azaroaren 5etik otsailaren 25era arte. Asteazkenetan (19:00-21:00). Izena-ematea: Amasa-Villabonako kultura sailaren bulegoan, urriaren 7tik 22ra (09:00-12:00). 943 691655 / kultura@villabona.net
Euskara hutsez egindako komikiak azaroaren 28rako aurkeztu beharko dira Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan
Argazki erakusketa eta dokumentala. (Agurtzane Belaunzaran eta Pedram Yazdani). Arrainen modura, Bajaoak itsasoan eta itsasotik bizi dira. Gorputza ozeanora moldatu dute eta arrantza modu tradizionalean eginez bizirauten dira.
Eusko Jaurlaritzaren "Negozio modelo berriak" programan txertatua, %100 diruz lagunduta, doakoa. Tailer hau azaroaren 3-7 (astelehenetik ostiralera) burutuko da, 14:00-16:15 ordutegian, Tolosako Kultur Etxeko lehenbiziko solairuko Topagunea gelan. Edukiak: Parte hartzaileek ideiak identifikatu eta adierazten ikasiko dute, bakoitzak duen sormen ahalmena zein den ikusteko, eta hauek nola erabili irakatsiko zaie euren komertzioetan aplikatzeko. Izena emateko: Tolosa&Co elkarteko bazkideak 943-653-578 elkarteko telefonora deitu dezakete edo e-mail bat bidali tolosakomerzio@gmail.com posta elektronikora; eta eskualdeko beste merkatari guztiak jar daitezela Tolosaldeko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoarekin harremanetan: 943-654-501 / aduriz@tolosaldea.net.
Zizurkilgo Udalak prestatu du Ubare auzoan aparkatzeko sistema berria arautuko duen ordenantza eta honen berri emateko batzarrak egingo dira azaroaren 4an eta 5ean.
Izena emateko aukera dago oraindik larunbatean Donostian egingo den mosaiko erraldoierako.