Etxean menpekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten pertsonei zuzenduriko ikastaroa. Matia Institutuko Sendian programak eskainitako ikastaroa. Informazio gehiago: 943 654768.
17:00 Ongietorria Tolosako Topic museoan. 17:30 Tolosako Topic museora bisita. 19:30 Tolosako kultur etxean dokumentalen saioa. “The End” Ingalaterra (2011) 23’ Ted Evans zuzendariarena “600 Seconds” Ingalaterra (2014) 35’ David Ellington zuzendariarena “Escolta” Bartzelona (2014) 29’ Pablo García Pérez zuzendariarena “Silencio” Sevilla (2014) 25’ Remedios Malvárez zuzendariarena
18:00. Hitzaldia: "Feminismoa, kapitalismoa eta sexualitatea". Josebe Iturrioz. Gazte Asanbladak antolatuta. Gaztetxean 21:45. Euskal Jaiaren bideoaren proiekzioa (20'). Mikelasagasti auditorioan.
Gaur hasiko du bere ibilbidea herriko frontoian, 20:00etan. Herritar oro gonbidatuta dago lehen saio honetara, edonork parte hartu baitezake bertan.
Euskara hutsez egindako komikiak azaroaren 28rako aurkeztu beharko dira Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan
Argazki erakusketa eta dokumentala. (Agurtzane Belaunzaran eta Pedram Yazdani). Arrainen modura, Bajaoak itsasoan eta itsasotik bizi dira. Gorputza ozeanora moldatu dute eta arrantza modu tradizionalean eginez bizirauten dira.
Eusko Jaurlaritzaren "Negozio modelo berriak" programan txertatua, %100 diruz lagunduta, doakoa. Tailer hau azaroaren 3-7 (astelehenetik ostiralera) burutuko da, 14:00-16:15 ordutegian, Tolosako Kultur Etxeko lehenbiziko solairuko Topagunea gelan. Edukiak: Parte hartzaileek ideiak identifikatu eta adierazten ikasiko dute, bakoitzak duen sormen ahalmena zein den ikusteko, eta hauek nola erabili irakatsiko zaie euren komertzioetan aplikatzeko. Izena emateko: Tolosa&Co elkarteko bazkideak 943-653-578 elkarteko telefonora deitu dezakete edo e-mail bat bidali tolosakomerzio@gmail.com posta elektronikora; eta eskualdeko beste merkatari guztiak jar daitezela Tolosaldeko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoarekin harremanetan: 943-654-501 / aduriz@tolosaldea.net.
Izena emateko aukera dago oraindik larunbatean Donostian egingo den mosaiko erraldoierako.
Argazki eta poesia erakusketa. Lokartutako basoa, egoera fisiko eta mentala da, jatorrira itzultzea, izarpea basati bilakatzen den momentuan aterpetzeko lekua.Elkarketa kuantikoaren teoriak dioenez, noizbait lotuta egondako bi partikulak, behin banatu ostean beren lotura mantetzen dute. Unibertsoko punta banatan egon harren, beren arteko konexioa bat batekoa da. Lokartutako basoan, gorputza eta basoa dira elkarketaren funtsezko partikulak. Lurra berriz, gabitate-tunela, beraien arteko konexioa, lotura. Begiradan lokartutako basoa ekartzea, aldaezinera heltzea da.