Azoka herriko produktuekin. Zaldi eta zaldikarroan ibiltzeko aukera goiz osoan zehar. 14:30 Herriko jubilatuen bazkaria
Hauspoa elkarteak antolatuta. 09:00-13:00 Babarrunaren V. lehiaketa ibartarra. 11:00-13:00 Herri-kirol jolasak haur eta gaztetxoentzat San Bartolome plazan. 11:00-13:00 Babarrunarekin prestatutako munduko jakiak. 11:30 Ibarrako II. txapelketa sagardoa nork ondoen atera. 14:30 Babarrun jatea.
Gureako erakusketa gelan izango da 17:00etan eta sarrera dohainik izango da.
Tiritirantes konpainia. Sarrera doan. Haurrak zirko honetako protagonista izango dira oraingoan. Trapezioa, zankoak, aireko tresnak... denetatik izango dute zirko txiki honetan. Adin guztietako haurrek izango dute aukera bi ordu pasatxo iraungo duen zirko tailer honetan parte hartzeko.
(J. Gereño-J.M. Goenaga). 95 min. +7 (abonatuek 4 euro). Aneren bizitza aldatu egingo da, etxean, astero-astero, lore-sorta bat jasotzen hastean. Beti ordu berean. Eta beti izenik gabe. Lourdesen eta Tereren bizitza ere lore misteriotsu batzuen eraginpean egongo da. Ezezagun batek, astero, lore-sorta bat uzten du haien biiztzan garrantzitsua izan zen norbaiten omenez. Hiru emakumeren inguurko istorioa da; lore-sorta soil batzuen presentziak alteratutako hiru bizitzaren ingurukoa. Loreek ahaztutzat jotzen zituzten sentimenduak ateraraziko dizkiete... baina azken finean, loreak besterik ez dira. Film laburra: Zarautzen erosi zuen (Aitor Arregi) 16 min. Mireni, kafea ordaintzerakoan, askotan txandapasa egiten diote. Baina bere dendatik norbaitek alkandora bat lapurtu duela konturatzen denean beste behin etsipenean erortzeko ez dago prest.
Euskara hutsez egindako komikiak azaroaren 28rako aurkeztu beharko dira Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan
Argazki erakusketa eta dokumentala. (Agurtzane Belaunzaran eta Pedram Yazdani). Arrainen modura, Bajaoak itsasoan eta itsasotik bizi dira. Gorputza ozeanora moldatu dute eta arrantza modu tradizionalean eginez bizirauten dira.
Argazki eta poesia erakusketa. Lokartutako basoa, egoera fisiko eta mentala da, jatorrira itzultzea, izarpea basati bilakatzen den momentuan aterpetzeko lekua.Elkarketa kuantikoaren teoriak dioenez, noizbait lotuta egondako bi partikulak, behin banatu ostean beren lotura mantetzen dute. Unibertsoko punta banatan egon harren, beren arteko konexioa bat batekoa da. Lokartutako basoan, gorputza eta basoa dira elkarketaren funtsezko partikulak. Lurra berriz, gabitate-tunela, beraien arteko konexioa, lotura. Begiradan lokartutako basoa ekartzea, aldaezinera heltzea da.