Gazteen eguna 06:00 Gazteen gosaria Amasako kafetegian, trikitilari eta dultzaineroek alaiturik. 14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean. 16:30 Soka dantza eta aurreskua plazan. Ondoren Trikitilarien erromeria. 21:00 Gazteen afaria Iturri-Goxo jatetxean.
Maria Moralles Carson-en lana.
Zine foruma. Jatorrizko bertsioa. (Ektoras Lygizos). 80 min.
Zine foruma. Jatorrizko bertsioa. (Ektoras Lygizos). 80 min.
Euskara hutsez egindako komikiak azaroaren 28rako aurkeztu beharko dira Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan
Argazki erakusketa eta dokumentala. (Agurtzane Belaunzaran eta Pedram Yazdani). Arrainen modura, Bajaoak itsasoan eta itsasotik bizi dira. Gorputza ozeanora moldatu dute eta arrantza modu tradizionalean eginez bizirauten dira.
Argazki eta poesia erakusketa. Lokartutako basoa, egoera fisiko eta mentala da, jatorrira itzultzea, izarpea basati bilakatzen den momentuan aterpetzeko lekua.Elkarketa kuantikoaren teoriak dioenez, noizbait lotuta egondako bi partikulak, behin banatu ostean beren lotura mantetzen dute. Unibertsoko punta banatan egon harren, beren arteko konexioa bat batekoa da. Lokartutako basoan, gorputza eta basoa dira elkarketaren funtsezko partikulak. Lurra berriz, gabitate-tunela, beraien arteko konexioa, lotura. Begiradan lokartutako basoa ekartzea, aldaezinera heltzea da.
Eusko Jaurlaritzaren "Negozio modelo berriak" programan txertatua, %100 diruz lagunduta, doakoa. Tailer hau azaroaren 10-14 (astelehenetik ostiralera) burutuko da, 14:00-16:15 ordutegian, Tolosako Kultur Etxeko lehenbiziko solairuan, Topagunean. Edukia: Fidelizazioa bezero berriak lortzea baino merkeagoa da, eta tailer honekin APPak sortuz fidelizazio hori nola lortu daitekeen ikasiko da era praktiko batean. Izena emateko: Tolosa&Co elkarteko bazkideak 943-653-578 elkarteko telefonora deitu dezakete edo e-mail bat bidali tolosakomerzio@gmail.com posta elektronikora; eta eskualdeko beste merkatari guztiak jar daitezela Tolosaldeko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoarekin harremanetan: 943-654-501 / aduriz@tolosaldea.net.