Doako jardunaldia izen-ematearekin. 09:00-09:10. Lehiberri Zentroan harrera eta jardunaldiaren aurkezpen laburra. Unai Andueza, Tolosaldea Garatzeneko Enpresen Sustapen eta Lehiakortasun saileko arduraduna. 09:10-09:30. Tolosaldeko enpresentzat Ekialde Hurbilean dauden aukera eta erronken aurkezpena. Aitor Martinez, Gipuzkoako Bazkuneko Enpresen Garapen eta Internazionalizazio Saileko kidea eta Ekialde Hurbileko merkatuetan aditua. 09:30-10:30. Ekialde Hurbilean lanean dabiltzan Tolosaldeko 2 enpresen esperientziak. 10:30-11:00. Galde-eskeak eta jardunaldiaren amaiera.
Etxean menpekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten pertsonei zuzenduriko ikastaroa. Matia Institutuko Sendian programak eskainitako ikastaroa. Informazio gehiago: 943 654768.
17:30 Irrien lagunak, "laguntasunaren sekretuak" pailazoen emanaldia frontoian Ondoren Txokolate beroa 20:00 Amasako XXIII. Bakailao lehiaketa frontoian 23:30 Dantzaldia Triki ta Ke taldearen eskutik
18:00. Gaztain jatea plazan, Gazte Asanbladaren eskutik. 22:00. "Emakumeak protagonista" atzerkia, Ixabel Agirresaroberekin. Sarrera: 3 euro. Auditorioan. Emakume bat hausnarketan hasi zen, ez zuelako askotan historiako liburu ofizialetan emakumeen presentziarik topatzen. Azaltzen ziren gehienetan gainera bigarren planoan edo norbaiten emazte, arreba edo alaba gisara izaten ziren. Horrekin aspertuta, emakumeak protagonista izan diren istorio, ipuin zein benetako pasarteak topatu arte ez zuen bakerik izan, eta hona hemen bakarrizketa moduan azaltzen digun posible dela emakumeak protagonista izatea. Horretarako, Toti Martinez de Lezea, Azkue, Errose Bustintza “Mañariko”, herri ipuin anonimo eta oraindik lekuko dugun Inaxi Etxabe emakume bertsolariaren testigantzak bildu ditu. Bakarrizketa moduan aurkezten den arren, baditu ipuin kontaketa eta antzerki ikutuak. Nori zuzendua: Nerabe eta helduak Partaideak: Ixabel Agirresarobe Iraupena: 60 min.
2014. urtean herritarrek ateratako argazkiekin osatu nahi du Asteasuko Udalak datorren urteko egutegia.
Kurdistanen ibilitako brigadistek egoeraren berri emango dute.
Euskara hutsez egindako komikiak azaroaren 28rako aurkeztu beharko dira Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan
Argazki erakusketa eta dokumentala. (Agurtzane Belaunzaran eta Pedram Yazdani). Arrainen modura, Bajaoak itsasoan eta itsasotik bizi dira. Gorputza ozeanora moldatu dute eta arrantza modu tradizionalean eginez bizirauten dira.
Argazki eta poesia erakusketa. Lokartutako basoa, egoera fisiko eta mentala da, jatorrira itzultzea, izarpea basati bilakatzen den momentuan aterpetzeko lekua.Elkarketa kuantikoaren teoriak dioenez, noizbait lotuta egondako bi partikulak, behin banatu ostean beren lotura mantetzen dute. Unibertsoko punta banatan egon harren, beren arteko konexioa bat batekoa da. Lokartutako basoan, gorputza eta basoa dira elkarketaren funtsezko partikulak. Lurra berriz, gabitate-tunela, beraien arteko konexioa, lotura. Begiradan lokartutako basoa ekartzea, aldaezinera heltzea da.
Eusko Jaurlaritzaren "Negozio modelo berriak" programan txertatua, %100 diruz lagunduta, doakoa. Tailer hau azaroaren 10-14 (astelehenetik ostiralera) burutuko da, 14:00-16:15 ordutegian, Tolosako Kultur Etxeko lehenbiziko solairuan, Topagunean. Edukia: Fidelizazioa bezero berriak lortzea baino merkeagoa da, eta tailer honekin APPak sortuz fidelizazio hori nola lortu daitekeen ikasiko da era praktiko batean. Izena emateko: Tolosa&Co elkarteko bazkideak 943-653-578 elkarteko telefonora deitu dezakete edo e-mail bat bidali tolosakomerzio@gmail.com posta elektronikora; eta eskualdeko beste merkatari guztiak jar daitezela Tolosaldeko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoarekin harremanetan: 943-654-501 / aduriz@tolosaldea.net.
Azaroak 14, ostirala: Tolosatik irten eta Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpean lo egin. Azaroak 15, larunbata: Ason herritik abiatu, hemendik Casucas de Ason etxeetatik pasa Colina mendira igotzeko (1.434 m.), ondoren Porracolina mendia igo (1.414 m.). Gero Buzulucuevako bordetara jeitsi eta handik Socuevako auzora eta azkenik Asonera berriz itzuli. Guztira 8 edo 9 orduko ibilaldia izango da, 27 km.-ko luzera du eta 1.800 m. inguruko altuera metatua. Berriro ere Ramales herrian dagoen aterpera itzuli. Azaroak 16, igandea: Karrantzako haranera abiatu eta bertatik Ranero auzoan dagoen harrobira, Pozalaguako haitzuloa. Bertatik Ranero mendira igo (729 m.) 300 m. inguruko altuera dago eta ibilbideak ordu t’erdi inguru iraungo du. Izena emateko: 688698642 telefonoan edo info@oargi.org. Izena emateko azken eguna azaroaren 10a, astelehena, izango da. Izena ematerakoan 20 euro aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa: 3035 0028 11 0281141038.
Goizez (11:00-13:00) eta arratsaldez (16:00-20:00).
Pasa den maiatzean ospatu zuten, lehenengoz, Tolosako hainbat eragileren artean prestatutako Lapiko fest jaialdia. Ferialekuko hormen artean egindako hamaika eta bat jardueraren argazkiak erakusketa batean bildu dituzte, orain, eskerrak emateko.