Gaztelekuko futbol torneoa. Talde bakoitzak 7 pertsona izan beharko ditu. Partiduek 15 minutuko bi zati izango dituzte. Ekintza aurrera eramateko bi talde apuntatzea nahikoa izango da.
Aizkardi mendi taldeak irteera antolatu du abenduaren 22rako. Saioara joango dira, Berroetatik irtenda. Izena emateko aizkardi@aizkardi.com helbidera idatzi edo deitu 649 717182 telefono zenbakira.
Errema Mari txotxongilo emanaldia, Rosa Martinezen eskutik. Erreka Mari obra euskal pertsonaia mitologiko batean oinarritzen da, azken lamia. Umorez, samurtasunez, kontatzen dizkigu Erreka Marik eta Martinek herriko biztanleen aldetik jasan behar dituzten arazo eta eragozpenak.
Ipuin antzeztua (arabieraz + euskaraz). Doan. Adin guztientzat. Kontaalria: Baraka taldea
"Zoritxarreko babutxak" ipuin antzeztua, Baraka taldearen eskutik, arabieraz eta euskaraz, Irurako kulturunean.
Argazki eta poesia erakusketa. Lokartutako basoa, egoera fisiko eta mentala da, jatorrira itzultzea, izarpea basati bilakatzen den momentuan aterpetzeko lekua.Elkarketa kuantikoaren teoriak dioenez, noizbait lotuta egondako bi partikulak, behin banatu ostean beren lotura mantetzen dute. Unibertsoko punta banatan egon harren, beren arteko konexioa bat batekoa da. Lokartutako basoan, gorputza eta basoa dira elkarketaren funtsezko partikulak. Lurra berriz, gabitate-tunela, beraien arteko konexioa, lotura. Begiradan lokartutako basoa ekartzea, aldaezinera heltzea da.
Karmele Pellejero hernialdearraren margolanak eta fofutxa panpinak.
Urtarrilaren 7tik martxoaren 31ra. Arratsaldez: astelehen eta asteazkenetan (19:00-20:15). 60 euro egun bat eta 120 euro bi egun. Goizez: astearteetan (10:30-12:00). 72 euro. Tokia: Hozpel kaleko udal lokala. Murrizpenak: familia ugaria, langabetua, ikaslea, prentsioduna edo 60 urtetik gorakoak %251. Gazte txartela %10a. Izen-ematea: Udaletxean edo liburutegian abenduaren 22ra arte.
Qi-Gongo ikastaroa, urtarrilaren 8tik martxoaren 26ra. Ostegunetan: 18:30-20:30. Mikelasagasti auditorioan. 120 euro hirubilatea. Murrizpenak: familia ugaria, langabetua, ikaslea, pentsioduna edo 60 urtetik gorakoak %25a. Gazte txartela %10a. Izen-ematea: Udaletxean edo liburutegian abenduaren 22ra arte.
Soinu meditazioa. Urtarrilaren 9tik martxoaren 27ra. Ostiraletan 17:30-19:30. Hozpel kaleko udal lokalean. 100 euro hiruhilabetea. Murrizpenak: familia ugaria, langabetua, ikaslea, pentsioduna edo 60 urtetik gorakoak %25a. Gazte txartela %10a. Izen-ematea: udaletxean edo liburutegian.
"Aurkeratutako argazkiak (1977-2013)". Zendutako argazkilariari omenaldia (1961-2013), berak ateratako argazki batzuen bitartez, era berean, Tolosak azken urteetan izan duen bilakaera modu grafikoan islatzen dutenak.