Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu da Berastegitik. Plazatik 15:30tan. Apuntatzeko Zelai taberna edo Urepele biltokin.
Bilbon Now! Euskal Herria mobilizazioa. Sare. Tolosatik autobusak aterako dira. Izena emateko aukera ondorengo autobusetan: Denak, Orbela, Ikatza, Raku, 66 eta Amets. Anoetatik autobusa aterako da, zerrendak herriko tabernetan jarriko dira.
(Alvaro Brechner) 95 min. Bigarren Mundu Gudaren ondoren (1939-1945) Jacobo Kaplan judutar zaharrak Hego-Ameriketara ihes egin zuen. Bere rabinoarekin, bere komunitatearekin, bere familiarekin eta bere bizitzarekin atsekageturik; eta hil eta inork gogoratuko ez duenaren ustea izanik, ia 80 urte dituela, polizia ohi baten laguntzarekin bizitza hankaz gora jartzea erabakitzen du. Ezohiko abenturari ekingo dio: aleman zahar bat harrapatzea, uste duelako nazien nagusi ohia dela. Bere helburua Israelera eramatea da. Honela judutar komunitatearen harrotasuna eta duintasuna berreskuratzen lagunduko du.
DJ Bob Lion Sound (Reggae Hernani) DJ Pintxitos (Afro-disko) MC Lamine Baye Fall Man & Alex The Kit
Tim Burton. 105 min. Walter Keane XX. mendeko 50 eta 60ko hamarkadako artistarik osetsuenetariko bat izan zen. Kritikariek eta arte munduko adituek ez zuten bere ana oso seriotzat hartu, baina Keanek marketinerako berezko dohainak zituen. Modu horretan, publikoarengana nola iritsi jakin izan zuen. Koadro asko saldu zituen eta ospe handia eskuratu zuen. Nolanahi ere, Walter Keaneren ibilbide artistikoa iruzur erraldoi baten gainean eraiki zen, saltzen zituen koadroak ez baitzituen hark margotu, Margaret emazteak baizik.