Atxilotuak askatu!!! Konponbide garaia da. Aski da! Jon Mintegiaren atxiloketa salatzeko.
Ikuslearen eguna. (Alvaro Brechner) 95 min. Bigarren Mundu Gudaren ondoren (1939-1945) Jacobo Kaplan judutar zaharrak Hego-Ameriketara ihes egin zuen. Bere rabinoarekin, bere komunitatearekin, bere familiarekin eta bere bizitzarekin atsekageturik; eta hil eta inork gogoratuko ez duenaren ustea izanik, ia 80 urte dituela, polizia ohi baten laguntzarekin bizitza hankaz gora jartzea erabakitzen du. Ezohiko abenturari ekingo dio: aleman zahar bat harrapatzea, uste duelako nazien nagusi ohia dela. Bere helburua Israelera eramatea da. Honela judutar komunitatearen harrotasuna eta duintasuna berreskuratzen lagunduko du.
Bulego orduetan. BILDU BEHARREKO JANARI ETA MATERIALA: Lekaleak, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea, arroza, pasta, olioa, konpresak eta haur eta helduentzako pixaoihalak. Bestalde, elkarteak esku artean duen proiektua, Saharar lurralde askatuetan MIdyic izeneko herrian eskola bat eraikitzea eta mantentzea, aurrera doa eta bertan ikasten dabiltzan 120 ikasleentzat eskola materiala jaso nahi da (koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak,…). Bestalde, bildutako elikagai eta material guztia Saharar Errefuxiatu kanpamentuetara heltzeko bigarren eskuko kamioiak erosten dira. Kamioi horiek erosteko dirulaguntza eman nahi baldin baduzue, hemen kontu korrontea: Kutxabank: 2095 5081 93 1062503346