Aurrez izena eman behar da: 943 692495. Euria eginez gero Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian.
Goizeko 10:00etan meza izango da animalien bedeinkapena egiteko San Anton ermitan.
Ostiral Meheko Danborradaren partaideak konbokatuak daude bilerara.
20 urte bete dira 'Paulito' hil zenetik; hainbat alorretan oso aktiboa izan zen. Besteak beste, afaria eta kontzertuak antolatu dituzte Gaztetxean bertan.
Jatorrizko bertsioa. Gaztelaniazko azpidatziekin. (W. Wenders-J.R. Salgado) 100 min. Azken 40 urtetan, Sebastiao Salgado argazkilariak bizitza osoa kontinente batetik bestera bidaiatzen eman du, etengabe aldatzen joan den gizadiaren pausoei jarraituz. Azken urteetako historiako gertakari garrantzitsuenetariko batzuen lekukoa izan da: nazioarteko gatazka, gosete eta exodo askorena. Orian, gizakien esku-hartzerik gabeko lurraldeak, flora eta fauna basatiak eta egundoko paisaiak daukazten lurraldeak, bilatzean aritzea erabaki du, gure planetaren edertasunari omenaldia egiten dion argazkilaritza-proiektu erraldoi baten barnean.
(Philippe de Chauveron) 95 min. Claude eta Marie Verneuilek, senar-emazte katoliko eta oso kontserbadoreak, lau alaba dituzte. Euren balore eta printzipioak irakatsi nahi izan dizkiete. Baina, neskek atsekabeak baino ez dizkiete ekarri: nagusia musulman batekin ezkondu da; bigarrena, judutar batekin eta hirugarrena txinatar batekin. Senar-emazteak alaba txikiarengan du esperantza; ia bera behintzat elizatik ezkontzen den.
Bulego orduetan. BILDU BEHARREKO JANARI ETA MATERIALA: Lekaleak, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea, arroza, pasta, olioa, konpresak eta haur eta helduentzako pixaoihalak. Bestalde, elkarteak esku artean duen proiektua, Saharar lurralde askatuetan MIdyic izeneko herrian eskola bat eraikitzea eta mantentzea, aurrera doa eta bertan ikasten dabiltzan 120 ikasleentzat eskola materiala jaso nahi da (koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak,…). Bestalde, bildutako elikagai eta material guztia Saharar Errefuxiatu kanpamentuetara heltzeko bigarren eskuko kamioiak erosten dira. Kamioi horiek erosteko dirulaguntza eman nahi baldin baduzue, hemen kontu korrontea: Kutxabank: 2095 5081 93 1062503346
Maribi Alkiza Leizeaga ikastegietarraren laugarren erakusketa. Ordutegia: Astelehen eta asteazkenetan (17:00-19:00) eta igandetan (12:00-13:30). Beste ordutegi batean ikusi nahi izanez gero, deitu zenbaki honetara: 943653329.