Zizurkilgo EH Bilduk herri programa zehazteko batzarra egingo du.
Andoni Egaña, Miren Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Jatorrizko bertsioa. Gaztelaniazko azpidatziekin. (Mike Leigh). 145 min. Joseph Mallord Turner margolariaren (1775-1951) bizitza kontatzen du Mike Leigh zuzendariak film honetan. Ospe handia du Turnerrek: aristokraten laguna da, asko bidaiatzen du zer margotuaren bila, eta sarri joaten da prostituzio etxeetara. Baina badira haren margolanei barre egiten diotenak ere. Aita hiltzen zaionean, bere burua bakartzea erabakiko du. Zorionez, Booth anderea ezagutuko du. Itsasbazterreko pentsio bateko nagusia da hura.
Bulego orduetan. BILDU BEHARREKO JANARI ETA MATERIALA: Lekaleak, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea, arroza, pasta, olioa, konpresak eta haur eta helduentzako pixaoihalak. Bestalde, elkarteak esku artean duen proiektua, Saharar lurralde askatuetan MIdyic izeneko herrian eskola bat eraikitzea eta mantentzea, aurrera doa eta bertan ikasten dabiltzan 120 ikasleentzat eskola materiala jaso nahi da (koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak,…). Bestalde, bildutako elikagai eta material guztia Saharar Errefuxiatu kanpamentuetara heltzeko bigarren eskuko kamioiak erosten dira. Kamioi horiek erosteko dirulaguntza eman nahi baldin baduzue, hemen kontu korrontea: Kutxabank: 2095 5081 93 1062503346
Maribi Alkiza Leizeaga ikastegietarraren laugarren erakusketa. Ordutegia: Astelehen eta asteazkenetan (17:00-19:00) eta igandetan (12:00-13:30). Beste ordutegi batean ikusi nahi izanez gero, deitu zenbaki honetara: 943653329.
Urtarrilaren 23,24 eta 25eko astebururako irteera eskiatzera, Cauteretsera. Bertan iraupen eta alpetar eskia egiteko aukera egongo da. Ostirala, urtarrilak 23 Tolosatik abiatu, eta Cauteretseko herrian lo egin. Larunbat eta igandean eskiatuko da, igande arratsaldean Tolosara itzuliz. Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna urtarrilaren 19a, astelehena. Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.