"Ama, amona... noiz arte zaintzen?" Hitzaldia monografikoak Irati Arrillaga psikologoaren eskutik. Izen ematea: Otsailaren 23tik 26ra (943 681128) Astearteetan eskainiko da: martxoak 3, 10, 17 eta 24.
16:00. Lingolang proiektuaren aurkezpena kultur etxean, Tolosako Udalak eta Tolosaldea Garatzenek antolatuta. Herrietako hizkuntza aniztasuna erakutsi nahi duen egitasmoa da.
"Laurel y Hardy en el oeste" 1937 Zuzendaria: James W.Horne Sarrera doan.
19:00. Hitzaldia: Errealeko jokalari, jokalari ohi eta gonbidatuekin. Gaia: "Futbol afizionatua" Moderatzailea: Mikel Iraola (kazetaria).
Mendi Film Festival jaialdiko film onenen hautaketa. Ur guztien gainetik, Caminos de agua, Winter days eta Drawn.
Tailerra: Amezketako ondare ez-materiala. Urkiri Salaberriak, ondare ez-materialean adituak zuzenduko du tailerra.
Hizlariak: Ecuadorren, Santa Rosako parrokian Joxe Mari Garmendiarekin elkarlanean jarduten duten Chabela Once eta Ursulina Jumbo. Biak ongi ezagutzen dute hamarkadetan zehar bertako oinarrizko komunitateek buruturiko proiektu eta ekintzen berri. Chabela osasun arloaren koordinatzailea, Familia Solidaria aurrezki kooperatibaren bazkide sortzailea eta komunitateen elkarteko idazkaria da. Ursulina bestalde, Pacífico komunitateko kidea da. Nekazaritza du ogibide eta oinarrizko komunitatea bizibide. Gizarte pastoraltza, etxebizitza komisioan eta auzo lanen koordinazioan buru belarri dabil gaur egun.
Tolosako Udalak antolatutako lehiaketa; parekidetasun aldarriak artearen bidez plazaratzeko modua. Askatu korapiloa izenburupean jasotzen dira aurkeztutako lanak, tartean Nerea Lopezen serigrafia, lehen saria.
Damiël Van Dalsum-en txotxongiloak biltzen ditu. Erakusketak Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango du bisitaria. Tolosa, Topic. Urriaren 18ra arte.