15:30. Korrika Txikia Irurako ikastolakoekin batera, bi herriak elkartzen dituen zubian lekukoa batetik bestera pasaz (Iruratik Anoetara).
Loatzo musika eskolak antolatuta. Tronpeta, tronboi eta bonbardinoa.
KONTZENTRAZIOA, Tolosako Laboral-aren aurrean azken hilketa mafiosoa salatzeko: BANKETXEAK HILTZAILEAK.
(Dan Gilroy) 110 min. +12 Lou Bloom gazte bizkorra da, baina ez du lanik aurkitzen. Lapurretan ibiltzen da. Istripu baten lekuko izango da. Horren eraginez, krimenen inguruko kazetaritzaren mundua ezagutuko du, Los Angelesko hiri arriskutsuan. Lapurreta eta istripuen irudiak hedabideei saltzen hasiko da.
Tolosako Udalak antolatutako lehiaketa; parekidetasun aldarriak artearen bidez plazaratzeko modua. Askatu korapiloa izenburupean jasotzen dira aurkeztutako lanak, tartean Nerea Lopezen serigrafia, lehen saria.
Damiël Van Dalsum-en txotxongiloak biltzen ditu. Erakusketak Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango du bisitaria. Tolosa, Topic. Urriaren 18ra arte.