Bilbon emango dio amaiera bere ibilbideari 19. Korrikak, 10 egunez Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren. Bukaera honetan parte hartu nahi duten eskualdeko euskal zaleei lana errazte aldera, AEKk, eskualdeko batzordeekin elkarlanean, autobusa antolatu du Korrikaren amaiera jaira hurbiltzeko. Goizeko 09:30ean abiatuko da autobusa Tolosako Santa Klaratik, 09:45ean Amasa-Villabonako elizan geldialdia eginez, eta 10:00etan Andoaingo Txoperan. Autobuseko txartela 10 euroren truke lor daiteke Tolosako Xirimirin, Amasa-Villabonako Iratzarren eta Amasa kafetegian, eta Andoaingo AEK euskaltegian. Itzulera 20:00etan izango da.
Alegiatik kotxez abiatu. Baliarrain-Ibiurko itzulia-Baliarrain. Izen ematea: Herriko tabernetan eta eskolako kanpo aldean.
Ospakizunak, erramuen bedeinkapena eta meza.
Ospakizunak, erramuen bedeinkapena eta meza.
Ospakizunak, erramuen bedeinkapena eta meza.
Ospakizunak, erramuen bedeinkapena eta meza.
(O. Nakache-E.Toledano). 115 min. +7 Samba Senegaldik iritsi zen Frantziara, duela hamar urte, eta beti bigarren mailako lanak izan ditu. Alice zuzendari exekutiboa da eta duela hilabete batzuetatik oso estresatuta dago. Gizoza lan-baimena lortzeko beharrezkoa den guztia egiteko prest dago;emakumea, berriz, GKE baten boluntario gisa arituz aurreko bizimodua atzean utzi nahian dabil. Biak kale itsu diren beren bizimoduetatik irteteko borrokatuko dira... zoriak elkartuko dituen arte.

Tolosako Udalak antolatutako lehiaketa; parekidetasun aldarriak artearen bidez plazaratzeko modua. Askatu korapiloa izenburupean jasotzen dira aurkeztutako lanak, tartean Nerea Lopezen serigrafia, lehen saria.
Damiël Van Dalsum-en txotxongiloak biltzen ditu. Erakusketak Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango du bisitaria. Tolosa, Topic. Urriaren 18ra arte.
Lizebar eta Diablozulo arroilak. Martxoak 28, larunbata: Lizebar arroila jaistera joan Oiloko bailarara. Arroil honen rapelik handienak 53 m. ditu. Jeitsierak 2 ordu inguru irauten du. Arroila berez lehorra da, gutxitan edukitzen du ura. Martxoak 29, igandea: Diablozulo arroila egin, Monreal herrian dago Iruñeatik gertu. Arroil honek 22 rapel ditu eta haundiena 27 m.-koa da. Jeitsierak 5 ordu irauten du. Eraman beharreko materiala: Neoprenoa, arnesa, kaskoa, zortzia eta kaboa. Eskarpinak eta eskularruak oso gomendagarriak dira ura oso hotza egoten delako. Oargin materiala alokatzeko aukera dago. Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna martxoak 26 osteguna.