Goyo Armanzañasek Fantasmas de nuestra guerra bere liburu berria aurkeztuko du Villabonan, Eunate argitaletxearen eskutik.
Jatorrizko bertsioa. Azpidatziak gaztelaniaz. (Ruben Ostlund). 115 min. +7 Neguko oporrak igarotzera Alpeetan joan den familia baten egunerokoa goitik behera aldatuko duen gertaera kontatzen du; eski pistetan daudela, elur-jausi batek azpian hartuko du ia kafetegia. Ama seme-alabak salbatzen ahaleginduko den bitartean, aitak bertatik onik irtetea besterik ez du izango buruan, senideen bizia kontuan hartu gabe.
Tolosako Udalak antolatutako lehiaketa; parekidetasun aldarriak artearen bidez plazaratzeko modua. Askatu korapiloa izenburupean jasotzen dira aurkeztutako lanak, tartean Nerea Lopezen serigrafia, lehen saria.
Damiël Van Dalsum-en txotxongiloak biltzen ditu. Erakusketak Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango du bisitaria. Tolosa, Topic. Urriaren 18ra arte.
Isiltasuna: traumaren sintomak topaketak (gazteleraz). Goyo Armazañas. Aldez aurretik izena eman behar da www.villabona.es web orrian edota inskripzio orria bete eta Villabonako Udalean entregatu.
Ikastaro teoriko-praktiko honekin bihotz-arnasketako geldialdia identifikatzen, oinarrizko bihotz-biriken suspertze (BBS) mugimenduak burutzen eta DEA (Kanpoko desfribiladore automatikoak) erabiltzen ikasten da. Ezaguera errazak, eskuragarriak eta erabilgarritasun handikoak, bereziki bere lana pertsona ugari dagoen guneetan burutzen dutenentzat, baita arriskuzko lanbideetan, gaixoekin, ordena publikoko zerbitzuetan eta segurtasun-gorputzetan, Babes Zibileko talde, suhiltzaile, osasun sorospeneko eta erreskate taldeentzat…