(Nacho G. Velilla). 100 min. +7 Espainiako egoera ekonomikoaz nazkatuta daude Hugo eta Braulio gazteak. Unibertsitateko ikasketak bukatu dituzte, baina ez dute lanik topatzen euren herrialdean, eta etorkizuna beltz ikusten dute. Horregatik, bizi hobe baten bila, Alemaniara joatea erabakiko dute bi gazteek, "Españoles por el mundo" telebista saioan ikusitakoari segika.
Tolosako Udalak antolatutako lehiaketa; parekidetasun aldarriak artearen bidez plazaratzeko modua. Askatu korapiloa izenburupean jasotzen dira aurkeztutako lanak, tartean Nerea Lopezen serigrafia, lehen saria.
Damiël Van Dalsum-en txotxongiloak biltzen ditu. Erakusketak Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango du bisitaria. Tolosa, Topic. Urriaren 18ra arte.
Apirilak 2, osteguna: Bidaia Tolosa-Trevelez 10 ordu. Apirilak 3, ostirala: Trevelez-Alcazaba (Siete Lagunas)-Mulhacen-Poqueira (aterpea) 11 ordu inguru. Apirilak 4, larunbata: Poqueira-Veleta-Trevelez 8 ordu inguru. Apirilak 5, igandea: Alpujarrak ingurunea ezagutzera joan. Apirilak 6, astelehena: Trevelez-Tolosa bidaia.Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna martxoak 30, astelehena. Plaza mugatuak izango dira.Izena ematerakoan 50 € aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.