Kiliklon taldearen eskutik. Adina: 10 urterainoko haurrak. Kortxea Doktoraren abenturak etxeko txikienentzat pentsatuta dago. Egunerokotasunean, musikak duen garrantzia erakutsiz, eta bide batez, pausoz pausu musika instrumentu bakoitza nola erabiltzen den erakutsi, eta honela, hortik aurrera, beraien forma eta soinuengatik ezagutu ditzaten, ahalik eta modu dibertigarrien eta parte hartzailenean, haurrek oso ezagun dituzten abestiak dantzatuz eta kantatuz.
(John M. McDonagh). 100 min. +16 Irlandako paisaia txundigarrietan kokatuta dago, eta Aita James Lavelle du protagonista; eliztarren arteko liskarrak konpontzen ahalegintzen da, baina egun batean, konfesatzen ari den bitartean, eliztar anonimo baten mehatxua jasoko du, hil egingo dutela esanez. Ikuslearen eguna. Jatorrizko bertsioa, azpidatziak gazteleraz.
Tolosako Udalak antolatutako lehiaketa; parekidetasun aldarriak artearen bidez plazaratzeko modua. Askatu korapiloa izenburupean jasotzen dira aurkeztutako lanak, tartean Nerea Lopezen serigrafia, lehen saria.
Damiël Van Dalsum-en txotxongiloak biltzen ditu. Erakusketak Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango du bisitaria. Tolosa, Topic. Urriaren 18ra arte.
Benetako animatzaile bilakatu eta lagunen artean film txiki bat sortu nahi duzula? Animazioa argazkiz-argazki lantzeko tailerra prestatu dute Topic-en. Bertan, 3 dimentsioko zein 2 dimentsioko pertsonaiei bizia eman, ahotsa grabatu eta musika ipiniko diote.
Eguna: apirilak 7-8-9 eta 10. Adina: 12-17 urte bitarte. Prezioa: 40 euro. Izena emateko epea: martxoak 25 Itsaso.aiztondo@udal.gipuzkoa.net 943 693930 (10:00-12:00)