Haurrentzako ikuskizuna non umorea eta magia elementu nagusiak dira. Haurrek parte hartu eta disfrutatuko dute eta txunditurik, magiaren mundura hurbilduko dira.
Tolosako Udalak antolatutako lehiaketa; parekidetasun aldarriak artearen bidez plazaratzeko modua. Askatu korapiloa izenburupean jasotzen dira aurkeztutako lanak, tartean Nerea Lopezen serigrafia, lehen saria.
Damiël Van Dalsum-en txotxongiloak biltzen ditu. Erakusketak Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango du bisitaria. Tolosa, Topic. Urriaren 18ra arte.
Benetako animatzaile bilakatu eta lagunen artean film txiki bat sortu nahi duzula? Animazioa argazkiz-argazki lantzeko tailerra prestatu dute Topic-en. Bertan, 3 dimentsioko zein 2 dimentsioko pertsonaiei bizia eman, ahotsa grabatu eta musika ipiniko diote.
Eguna: apirilak 7-8-9 eta 10. Adina: 12-17 urte bitarte. Prezioa: 40 euro. Izena emateko epea: martxoak 25 Itsaso.aiztondo@udal.gipuzkoa.net 943 693930 (10:00-12:00)