Tolosa&Co-k antolatuta. Gestioa, Marketina eta Komunikazioa gure komerzioan.
Tolosako Foro Errepublikanoak, Tolosako Udala, Aranzadi Zientzia Elkartea, eta Tolosako Zine-Klubarekin batera, Kultur Aste Errepublikanoa antolatu du. Asier Muñozek Osasun publikoaren egoera eta perspektibak Tolosaldea eskualdean solasaldia emango du.
Zizurkil Beheko festa batzordea.
Alegiako jaiak iristeko hiru hilabete geratzen diren honetan, festa batzordeak jai horien antolaketa lanetan jarraitzen du. Egitaraua osatuko duten ekitaldiak lotze aldera, batzordeak bilera berri bat egingo du, 19:45ean kultur etxean. Bertan, aurreko bileran egindako proposamenak eta jasotzen diren berriak aztertuko dira. Bilera horiek edonorentzat irekiak izaten dira eta jaietarako proposamen edo ideiaren bat duen edonork badaki non eman dezakeen bere asmoen berri.
Maiatzeko kulturaldia antolatzeko apirilaren 15 ean 21:00ean bilera egingo da udaletxean.
Damiël Van Dalsum-en txotxongiloak biltzen ditu. Erakusketak Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango du bisitaria. Tolosa, Topic. Urriaren 18ra arte.
Kanadako Claire Kujundzic eta Bill Horne artisten lanen erakusketa. Baso batean barneratzeko aukera, zuhaitz artean. Formatu handiko grabatu eta serigrafia esperimentalak.