Joku herrikoiak 2006/2011 urteen bitartean (biak barne) jaiotako haurrentzat plazan, Irurako Jubilatuen Elkarteak gidaturik.
Zuzendaria: Victor Andres Catena Sarrera doan.
Izaskun Mujika (aktorea eta kontalaria da, eta antzerkia ikasi zuen Nafarroako Antzerki Eskolan). Ibarrako udal liburutegiak antolatuta. 5-8 urte bitarteko haurrei zuzenduta.
Damiël Van Dalsum-en txotxongiloak biltzen ditu. Erakusketak Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango du bisitaria. Tolosa, Topic. Urriaren 18ra arte.
Kanadako Claire Kujundzic eta Bill Horne artisten lanen erakusketa. Baso batean barneratzeko aukera, zuhaitz artean. Formatu handiko grabatu eta serigrafia esperimentalak.
Antolatzailea: TARGAZKI (Tolosaldeko argazkilari taldea).
"Maiatzak 20" Elkarteak antolatutako Elkartasun Azoka. Sahararen aldeko elkarteak aurrera eramaten duen proiektua zabaldu eta finantziazioa lortzeko helburuarekin. Udan ahalik eta haur saharar gehien hartuz saharar herriari elkartasuna adieraztea. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00