20:30. Meza izango da hil berria den Don Jose Iradi apaizaren omenez; urte askotan, Aldaban apaiz egona eta herria bultzatzen lan asko egindakoa izan baitzen bera. Ondoren, Intxur auzo elkartean afari herrikoia izango da.
San Antonio eguna ospatzeko Urkiolara joango dira. Hemen, goiza pasa eta Durangora abiatuko dira bazkaltzera. Arratsaldean, Durango bisitatuko dute. Irteerak: Larraul: goizeko 8:00etan Alkiza: goizeko 8:15ean Aduna: goizeko 8:45ean Zizurkil: goizeko 9:00etan
10:00. Ginkana umeentzako. Ondoren. Kalejira trikitilari, herriko txaranga eta dantzariekin. 14:30. Bazkari herrikoia jarraian bertsolariak, mus, bertsolariak Elortza eta Larrañagarekin. 21:30. Zahagiardoa eta trikitixa. Arratsadean, asto errifa egingo da.
10:28: Alurr dantza taldeko gazteen emanaldia, plazan. Ondoren, Ibarraren inguruko abestiaren aurkezpena Alurren eskutik. Irakasleen koreografia dantzatuko dute taldeko hiru haur taldek. Gero, hamaiketakoa. 17:01: Haurrentzako emanaldia plazan: Larri bomb eroa. 18:02: Tortilla jatea, plazan. 19:31: Bertso saioa: Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Asier Azpiroz. 20:59: Barrikotea Gaztetxean. 23:02: Sorpresa eta ondoren, ekitaldia. Gauerdian Sorginak 2.0 emanaldia. 01:01: Erromeria Zesuma taldearekin. Gauean zehar DJ Elepunto Gaztetxean.
11:00. Jaialdi hasiera Ondoren. Judo emanaldia 14:30. Bazkaria Ondoren. Gaztelekukoek antolatuta jolasak Bukatzeko. Dantza saioa Iñaki Perurenak girotuta
Gure Esku Dago ekimeneko kideek antolatuta, Ikaztegietako plazan, ekainaren 21ean Donostian izango den ekitaldirako oihalak margotu nahi dira. Larunbatean, hilak 13, 11:30etik aurrera izango da horretarako aukera. Ahalik eta jende gehien elkartu nahi da oihalak margotzeko. Animatu eta egunean bertan ere izango da izena emateko aukera! Bestetik, Anoetako estadioa herritarrez betetzeko sarrerak erosteko aukera ere herrian bertan izango da!
Izena ematea: Goikoetxe tabernan (Helduak 25 euro eta umeak 3 euro).
"Kortsarioa" (Petipa). Sarreren salmenta irekia: ekainaren 4ean, 17:00etatik aurrera, Leidor aretoan eta www.kutxasarrerak.net gunean.
Damiël Van Dalsum-en txotxongiloak biltzen ditu. Erakusketak Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango du bisitaria. Tolosa, Topic. Urriaren 18ra arte.