09:00. "Giro Arte" dultzaina-taldea kalez kale ibiliko da herria doinuz alaitzen. 10:00. Arku-tiraketa Zumardiaundian, "Joneren hegoak". 12:00. Tenis-txapelketako finalak Berazubin. 12:30. Txistularien Alardea Berdura plazan. 13:00. Haurren Hiria Zumardiaundian: gymkana, piknika, "Tenpora" taldearen musika emanaldia, kamiseta margoketa, eta ur jokoak. 18:00. Haur ikuskizuna Zumardiaundian: "Kili, Koko eta Moko". 18:30. Herri Kirolen erakustaldia Trianguloan. Alazne Etxaburua, Irati Astondoa, Xabier Orbegozo "Harria V." eta Unai Otaño aizkolariak; eta, Inazio Perurena eta Iban Ugartemendia harrijasotzaileak.
10:00. Tortillak egiten hasiko dira, eta ondoren, dastaketa eta sagardo lehiaketa, trikitilariekin. Arratsaldean ume jolasak eta bola zein toka txapelketa.
11:30. Txirrindulari proba herrikoia. 12:30. Txakolin dastaketa, pintxoez lagunduta eta trikitilariek alaituta. 13:50. Andoni Otegi herriko presoaren urtebetetzea dela eta, argazkia ateratzea berari bidaltzeko. 14:00. Herri bazkaria. Ondoren-. Trikitilariak eta ezustekoak! 17:00. Segalari gaztetxoen Leaburuko II. Saria. Leaburuko ermitaren ondoko belardian. Alebin, infantil et akadeteak (11-16 urte bitartekoak) ariko dira. Guztira Tolosaldeko eta Goierriko 15 gazte, tartean herriko segalariak. 22:00. Herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute.
12:30. Meza Nagusia. Ondoren. Hamaiketakoa eta trikitilariak. Arratsaldean berriro trikitia iluntzera arte.
Eguerdian SAGARDO DASTAKETA eta TORTILLA PATATA TXAPELKETASagardotegiak: Sarasola, Etxeberria, Zabala, Aburuza eta Urdaira. 18:00 HERRI KIROLAK Asteasuko taldeen artean. 19:00 DANTZA EMANALDIA: Asteasu, Larraul eta Adunako Dantza Eskolak.ONKARI DANTZA Taldea Ondoren Musika plazan TRAKETS talderekin 23:00 TRAKETS taldea plazan
Damiël Van Dalsum-en txotxongiloak biltzen ditu. Erakusketak Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango du bisitaria. Tolosa, Topic. Urriaren 18ra arte.
Tolosako Kultur etxeko tailerren lanen erakusketa Pintura Zeramika Umeen eskulanak Ehoziriak Argazkia
Besteak beste, egur zizelatzean, altzarinen zaharberritzean, pinturan, eskulanetan eta ehoziri tailerretan egindako lanak ikusi ahal dira. Goizetan 09:30-14:00 eta asteazkenetan baita 16:00-18:00 bitartean ere.
Ordesara irteera. Ekainak 26, ostirala, Tolosatik atera kotxez eta Torlako Lucian Briet aterpetxean lo egin. Ekainak 27, larunbata, autobusez igo Torlatik Pradera de Ordesara (1.320 m). Hemendik abiatu, Cotatueroko klabijak pasa eta ondoren Faja de las Flores-etik barrena, Aguas Tuertas (2.328 m) deituriko zelaigunera joan. Hemen, kanpin dendak jarri, eta ondoren, Pico Gallinerora (2.752 m) igo. (8 ordu inguru) Ekainak 28, igandea, Collado Blancotik barrena Gabietoko bi tontorretara zuzendu (Gabieto okzidentala 3.034 m eta Gabieto orientala 3.031 m). Ondoren, Aguas Tuertasera itzuli, kanpin dendak jaso eta Pradera de Ordesara bueltatu, Carriatako klabijetatik barrena. (8 ordu inguru) Praderan autobusa hartu berriz, Torlara itzultzeko eta hemendik kotxez Tolosara. Eraman beharreko materiala: camping denda, esterila, lo-zakua, frontala, afaltzeko eta gosaltzeko jana, ontziak, horniloa, arnesa eta bi kabo klabijetan lotuta pasatzeko. Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna ekainak 18 osteguna. Izena ematerakoan 20 € aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038