09:00. Loatzo Musika Eskolako txarangak alaituriko diana. 09:00. Jubilatuek antolatutako mendi ibilaldia. 09:00. 3x3 Saskibaloi Txapelketa eskolako patioan. Alebin eta infantil mailak. 11:00. Jubilatuentzat hamaiketakoa. 12:30. Hortzmuga taldearen Libertia ikuskizuna herriko plazan. 14:30. Umeen bazkari herrikoia plazan. Ondoren, haurrentzako Play-Back saioa. 18:00. Herritarren arteko Toka Txapelketa plazan 12 eta 15 urte bitartekoentzat eta ondoren 16 urtetik gorakoentzat. 21:00. Zahagiardoa Larraitz auzoko plazan. 22:00. Dantzaldia Larraitz auzoko plazan Joxe Mendizabalen eskutik. 00:00. Enkore eta Skasti taldeen kontzertuak.
13:00. Bertso-poteoa herrian zehar. 15:00. Bazkari herrikoia (jantzi bibalabirjen kamiseta). Ondoren Sakatu elektrotxarangakoekin poteoa. Iluntzean. Zahagiardoa. 24:00. Beba, Panda, Deepression, Xugua eta Garmen. 08:00. Non-stop Gaztetxean, Afterbirjen, The Pitchers DJS-ekin.
17:00. Haur jolasak. Ondoren. Txupinazoa. 21:00. Herri afaria. Gauean. Laja II eta Narbaiza trikitilariak.
Doako dantza tailerra. Prestaketa abuztuaren 9an egingo den erromeriarako. Tailerra, erromerian egingo diren dantzak ikasteko edo hobetzeko dago antolatuta, eta Irune Arrizubieta dantza irakasle eta AIKO Taldeko kideak emango du. Tailer horretan parte hartzeko interesa duten pertsonek informazio gehiago eska dezakete bulegoa@aikotaldea.eus helbide elektronikoaren bitartez edo 634 423 539 telefono zenbakira deituz.
Irailaren hasieran ospatuko diren Elbarrenako festetarako konpartsa ari da antolatzen jai batzordea. Dantzariak, musikariak, erraldoiak eta buruhandiak aterako dira konpartsan eta herrian zehar auzoz auzo ingurutxoa dantzatzea da asmoa. Dantza ikasteko ikasteko entseguak antolatu dituzte uztaileko ostiral guztietan. Entseguak iluntzeko 19:00etan izaten dira, Pedro Mari Otaño ikastetxeko gimnasioan. Antolatzaileen esanetan, oso dantza erraza da, edonork ikasteko modukoa.
“El pequeño gran mundo de los hermanos Lambe” emanaldia Kataluniako Companyia Encaixats taldearen eskutik. 19:00etan, Ibarrako plazan. Adina: 3 urtetik gorakoentzat.
Damiël Van Dalsum-en txotxongiloak biltzen ditu. Erakusketak Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango du bisitaria. Tolosa, Topic. Urriaren 18ra arte.
Aranzadi zientzi elkarteak antolatuta. Gerra Zibilari buruzko auzolana. Informazio gehiago hemen.
Uztailaren 17, 18 eta 19rako, Gavarnieko herritik irtenda Astazu Txikia eta Astazu Handia lotzen dituen irteera antolatu du Oargi mendi elkarteak. Uztailak 17, ostirala. Tolosatik atera kotxez, Gavarnieko Grand Holle aterpetxean lo egiteko. Uztailak 18, larunbata. Gavarnieko (1.375 m.) zirkoan sartu eta Espugüetteseko (2.027 m.) bidean gora egin Tucarroyako (2.666 m.) aterpean lo egiteko. Aterpe hau irekia da eta 12 lagunentzako dago prestatuta bakarrik, beraz litekeena da, kanpin dendaren bat eraman behar izatea. Lo zakua beharrezkoa da. Ibilaldia bost ordu ingurukoa izango da. Uztailak 19, igandea. Balcón de Pineta zeharkatuz Petit Astazu (3.012 m.) mendira igo, behin handik jaitsiz Grand Astazua (3.071 m.) ere egiteko. Igoera, lau bat ordukoa izango da. Grand Astazutik Tucarroyako aterpetik igaro eta Gavarniera jo. Hemen kotxeak hartu eta Tolosara. Eraman beharreko materiala: Kranpoiak, pioleta, lo-zakua, frontala, afaltzeko eta gosaltzeko jana, ontziak eta su txikia dira. Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna uztailak 13 astelehena. Izena ematerakoan 20 € aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038