Asun Quintana Uriarte-k "La trufa: Perla escondida" hitzaldia eskainiko du.
Dinamizatzaileak: Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa. Egunak: urriak 13 eta 27, azaroak 3, 10 eta 21, abenduak 1 eta 15 (asteartea).
Sukaldaritza ikastaroa. Perretxikoak nola kozinatu irakatsiko dute Sonia Tapia eta Xabier Martinez sukaldariek. Elkarteko bazkideentzako ikastaroa da.
Ikuslearen eguna. (Gracia Querejeta). 95 min. +12 Eliak 40 urte betetzen dituela eta, luxuzko landetxe bat alokatu eta bertara doa familia eta lagunekin ospatzera. Orduan kontatzen die bertaratutakoei 140 milioi irabazi dituela Euromillon lehiaketan. Momentu horretatik aurrera, giroa gaiztotzen hasiko da. Hasieran poza dena, beste sentimendu batean bilakatzen hasten da. Diruarekin geratzen istorioak asmatzen hasten dira guztiak.
Damiël Van Dalsum-en txotxongiloak biltzen ditu. Erakusketak Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango du bisitaria. Tolosa, Topic. Urriaren 18ra arte.
Erakusketa. Eusko Legebiltzarrak eta Sancho el Sabio Fundazioak elkarlanean bultzatuta. Ixaka Lopez Mendizabalen eta Txiki Zabaloren Xabiertxo liburuan oinarrituta.
Ignacio Elizaran Txapartegi Tolosan jaio zen 1944ko urtarrilaren 18an. Mugaz barru zein kanpo arrakasta handia lortu duen margolaria.
Tolosa&Co elkartearekin elkarlanean, mikologia gai nagusi dutela, erakuslehioak atondu dituzte merkatariek. Sariak emango dituzte erakuslehio onenarentzat botoa ematen duten bezeroen artean, baita merkatarien artean ere.
Tolosa&Co-rekin elkarlanean, Erakuslehio Lehiaketa. Tolosako dendariak, mikologia gai nagusi dutela, beraien erakusleihootak atonduko dituzte, eta bezeroek gustukoena bozkatzeko aukera izango dute. Sari ezberdinak banatuko dira, bai dendarien artean eta baita bezeroen artean ere. Aukeratu zure gustukoena hemen: https://www.facebook.com/CasinoDeTolosa/app_174885526037185 www.mikologika.org