09:00. Mendi irteera. DBH1eko ikasleekin perretxikoak biltzeko mendi irteera, Aralarrera. 18:00. Pintxo lehiaketa. 15 elkartek hartuko dute parte Zerkausian: Lizardi, Gure Txokoa, Aiz-Orratz, Ortzadar, La Jara, San Esteban, Gure Kaiola, Izaskun, Ero Etxe, Txinparta, Kabi Alai, Oargi, Aurrera, Xepla eta Kasino.
19:00. Bertso musikatuak plaza berrian. Haritz Mujika, Alaia Martin, Agin Laburu eta Uxue Alberdi. 22:30. Film emanaldia. El experimento, Plaza Berrian.
Odol emaileek hitzordua dute , 19:00etatik 21:00etara, sendagilearen etxean. Ongi etorria izango da lehenengo aldiz eman nahi duena.
19:00. XIII. Patata Tortilla Lehiaketa. Ondoren. Luntxa. 22:30. La Superwoman antzezlana, Anna Rita Fiaschetti aktorearen eskutik.
(Asier Altuna). 100 min. Estreinaldia. (Bonutik kanpo) (Bonudunek 4 euro). Tomasen eta Isabelen seme-alabek mendu zahar eta berriaren arteko gatazka biziko dute; nola ihes egin baserriari jakintzaren katea eten gabe, nola aukeratu bidea arbasoei traizio egin gabe. Amaiak artearen bidez egingo die aurre barruan dituen bi mundu horiei. Bere bideari jarraitzeko baserritik irten beharko du eta aitari aurre egin, zauriak eragin eta lotura hori eten.
Kuas ya nzang ya ndeng. Arraia berenjena eta espinakaz. Kup ya owono. Oiloa kakahuete saltsan. Postrea, edaria eta kafea barne. Ginear musika girotzeko eta dantzatzeko. Tiketak salgai Gazteluko ostatuan. 20 euro.
Damiël Van Dalsum-en txotxongiloak biltzen ditu. Erakusketak Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango du bisitaria. Tolosa, Topic. Urriaren 18ra arte.
Erakusketa. Eusko Legebiltzarrak eta Sancho el Sabio Fundazioak elkarlanean bultzatuta. Ixaka Lopez Mendizabalen eta Txiki Zabaloren Xabiertxo liburuan oinarrituta.
Ignacio Elizaran Txapartegi Tolosan jaio zen 1944ko urtarrilaren 18an. Mugaz barru zein kanpo arrakasta handia lortu duen margolaria.
Tolosa&Co elkartearekin elkarlanean, mikologia gai nagusi dutela, erakuslehioak atondu dituzte merkatariek. Sariak emango dituzte erakuslehio onenarentzat botoa ematen duten bezeroen artean, baita merkatarien artean ere.
Tolosa&Co-rekin elkarlanean, Erakuslehio Lehiaketa. Tolosako dendariak, mikologia gai nagusi dutela, beraien erakusleihootak atonduko dituzte, eta bezeroek gustukoena bozkatzeko aukera izango dute. Sari ezberdinak banatuko dira, bai dendarien artean eta baita bezeroen artean ere. Aukeratu zure gustukoena hemen: https://www.facebook.com/CasinoDeTolosa/app_174885526037185 www.mikologika.org
Urriaren 16an, ostiralean, Tolosatik atera kotxez eta Baños de Panticosa aterpetxean (Casa de Piedra) lo egin. Urriaren 17an, larunbatean, ordu eta erdi ibili ondoren, Bachimaña aterpetxera iritsi, bertan gaua pasatzeko, gauzak utzi eta Tebarray (2.916 m.) edo Infierno (3.006 m.) mendiak igotzeko saiakera, berriz aterpetxera bueltatuz, 5 edo 6 ordutako ibilaldi izango da. Bertan gaua pasaz. Urriaren 18an, igandean, Arratille mendira zuzendu, Bramatueroko bi lakuak, Nevera tontorra (2.890 m.) edo Arratille tontorrak (2.903 m.) egiteko. Aterpetxera buelta. (8 ordu inguru). Baños de Panticosa itzuli eta handik kotxez Tolosara. Eraman beharreko materiala:mendiko botak, kaskoa, frontala, arnesa eta bi kabu lotuta pasatzeko, komeni da bastoiak eramatea. Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna urriaren 13an asteartea. Izena ematerakoan 20 euro aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038