10:00. Mendi irteera Ulira (bertan bazkaltzeko asmoarekin, bokata ekarri!) 19:00. Talo jana. Ondoren. “La educación prohibida” dokumentalaren emanaldia.
10:00. "Sendabelarren tailerra". Amaia Bastarrikaren eskutik. 21:00. Herri afaria. Gauean. Laket taldea eta DJ Bull.
16:00. "Zoritxarrezko babutxak" antzerkia eta ondoren txokolatada. 19:00. Kinesologiaren inguruan hitzaldia, Gardotza Adurriagaren eskutik. 21:00. Kantu afaria herriko elkartean.
(Dani de la Torre). 100 min. +12 Carlosek, banku bateko exekutibo batek, umeak eskolara eramanez eman ohi dio hasiera goizari. Baina autoa abiarazten duenean dei bat jasoko du, Carlosi guztiz ezezaguna bazaio ere bere bizitzaz dena dakien pertsona batena. Eserlekuaren azpian bonba bat duela jakinaraziko dio lpertsona horrek, eta ordu gutxi batzuk dituela diru kopuru handi bat biltzeko. Bestela, autoak eztanda egingo du.
Zikloia 2015. Laia Sales, Mar Marcos, Itziar Saenz de Ojer, Xafol-K, Bea Larrañaga eta Irantzu Mantxo. Euskaraz.
Ikuslearen eguna. (James Vanderbilt) 120 min. Denentzat. 2004ko AEBetako hauteskundeen bezperan, CBS albistegiko Mary Mapes ekoizleak (Cate Blanchet) eta Dan Rather aurkezleak (Robert Redford) hauteskundeen norabide alda dezakeen berri bat zabalduko dute.
Lo Mueso (lo:muêso) Premià de Mar-etik dator, hain zuzen, bere rock hardcore doinuekin. 'Hoidên Limother Petity Vefuckêr' izeneko diskoa aurkeztuko dute. Bestalde, Za! bikotea Calongetik (Terrassa) dator. Papa DuPau eta Spazzfrica Ehd dira musikariak. Post World Music-eko doinuez beteko dute Bonberenea, 'Wanananai' diska aurkeztuz. Sarrera 8€
(Dani de la Torre). 100 min. +12 Carlosek, banku bateko exekutibo batek, umeak eskolara eramanez eman ohi dio hasiera goizari. Baina autoa abiarazten duenean dei bat jasoko du, Carlosi guztiz ezezaguna bazaio ere bere bizitzaz dena dakien pertsona batena. Eserlekuaren azpian bonba bat duela jakinaraziko dio lpertsona horrek, eta ordu gutxi batzuk dituela diru kopuru handi bat biltzeko. Bestela, autoak eztanda egingo du.
Erakusketa. Eusko Legebiltzarrak eta Sancho el Sabio Fundazioak elkarlanean bultzatuta. Ixaka Lopez Mendizabalen eta Txiki Zabaloren Xabiertxo liburuan oinarrituta.
Topic eta Los Titiriteros de Binéfar taldearen arteko lankidetzari esker.
Saioa mendia. Larunbata 7, Tolosatik atera eta Almandoz herrira joan, han kotxeak utzi eta oinez hasi. GR-65 hartu San Blazko benta aldera hau pasa eta gero Ermitako lepora iritsi, han GR-12 hartu eta Gartzaga eta Okolin tontorrak pasa eta gero Saioara iritsi. Ibilbide zirkularra izango da beraz Ekaitza tontor aldera jaitsi gero Abartan mendi aldera joateko, Berroeta herrira jaitsi eta hemendik berriro Almandoz herrira, han kotxeak hartu eta Elizondon dagoen Kortarixar aterpera joan han gaua pasatzeko. Buelta guztia 6-8 ordukoa izango da. Igandea 8, zaldian ibiltzera joan Ordoki Zalditegira, pare bat ordu. Azken eguna apuntatzeko azaroaren 2a izango da. Izena emateko: 688698642 telefonoan edo info@oargi.org helbide elektronikoan. Izena ematerakoan 20 € aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.