Ipuingurua etxeko energia aurrezteko hamaika modu. Intujai antzerki taldearen ipuin kontaketa 6-9 urte bitarteko haurrei zuzenduta.
"Herriaren goilara". Errezeta liburua baino gehiago da. Sukaldeko epelean hartu gaituzte herriko hainbat lagunek, beren errezeta gogokoenak eta istorio eta pasadizoak kontatzeko. Denetarik dago liburuan: garai bateko sukaldariak, oraingoak, amonak, elkarteetako saltseroak, denon gogoan geratuko diren taberna eta jatetxeetako arduradunak... Jabi Ribero eta Eneko Amondaraiinen ekimenez sortutako liburua. Jarraina. Pintxo-pote herrikoia Berdura Plazan musikaz girotua!
Loatzo Musika Eskolaren Eguberrietako emanaldia. Sarrera doan.
Abenduak 17, osteguna, 19:00etan Musika Eskolako Aretoan
19:00. Hitzaldiak. Alex Sukia&Joseba Iztueta "Ametsetatik gailurretarra". Andoni Arregi&Peru Ortiz "Alpeetara bidaia". 22:00. Pin Pon txapelketa.
Mendi federazioko karneta 2016 urtera begira berritzeko aukera dago Alegiako Intxurre elkartean. 19:00etatik 21:00etara emango dute zerbitzu hori elkartean.
Bertso jarrien emanaldia, Miren Amurizarekin.
Alegiako Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek eguberrietako emanaldia eskainiko dute abenduaren 23an. Kontzertu horretan, Haendelen Alleluia abestuko dute, baita kide ohiek ere. Horretarako entsegua egingo da.
Topic eta Los Titiriteros de Binéfar taldearen arteko lankidetzari esker.
Tolosa&Co dendarien elkarteak antolatuta. Urtarrilaren 6a bitartean. 2 euro ordu erdiko.
Urtarrilaren 17a bitartean. Alondegian. Euro bat, badaia batek; 2 euro 3 bidaiek eta 5 euro 8 bidaiek.
1385ean, Amasa Tolosako hiribilduaren parte izatera pasatu zen. 1615ean berriz, Tolosatik deskonexionatu egin zen, eta aurten 400 urte bete dira gertaera horretatik. Erakusketa xume honetan, gertaera horien gaineko argia ematen saiatuko gara, harro egoteko moduko komunitate bat osatzen dugula gogorarazteaz gain.
Ibarratik Misio Taldeak antolatuta. (Goizez 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 20:30etara, astegunez, eta 10:00etatik 14:00etara igandean). Ekuador, Honduras, eta Indiara bideratuko da dirua.