Afaltzera irteera Oialume sagardotegira, Urepele elkartearen eskutik.
Trinaguloan zuhaitz postuak izango dira. 10:30-12:00 Elosegi parkera bisita gidatua. Irteera honetarako elkargunea Gaztelako atea izango da. Bisita honetan bertan dauden balio handiko zuhaitzak ezagutzeko aukera egongo da. Gidal lanak Tolosako Ingurumen Zentroak egingo ditu eta aipatzekoa da, Elosegi parkea berritzeko obrak hasi aurretik egingo den azken bisita gidatua izango dela. (Trianguloan hasi eta bukatu. Izena emateko: 943652544 TIZ Tolosako Ingumen zentrora deituta edo ingurugiro@tolosa.eus helbide elektronikoan) 10:00-14:00 Tolosako ikastetxeetako ikasleek egindako zuhaitz eta basoen inguruko maketen erakusketa. (Laskorain ikastola eta Orixe BHI) Lan hauen bitartez zuhaitzak biodibertsitatean eta gurengan duten garrantzia eta ematen dizkiguten onurak azalduko dituzte. 10:00etan eta 12:00tan sagar zukua nola egiten den erakustaldia
Informazio banaketa eta txistorrada. Dirua biltzeko plataformaren gastu txikiak finantzatzeko.
Ategiko eremuaren proiektuaren berri ematea izango da datorren larunbatean, otsailaren 27an, goizeko 11:00etan, erabilera anitzeko gelan. Irekia izango da nahi duenarentzat.
17:00. Pilota partidak (Belabieta). 19:00. Triri irekiera, pintxo dastaketa, trikitixa... eta nola ez, sagardoa. Txotx!!
Txalburu Eskolako Guraso Elkarteak talo jana antolatu du. Ekintza honetatik ateratzen diren irabaziak, Txalburu eskolarako izango dira.
Topic eta Los Titiriteros de Binéfar taldearen arteko lankidetzari esker.
Korri edo bizikletan ibili behar duzula? Emaizkiguzu zure kilometroak eta lagundu gaitzazu gure proiektuan, 150.000 km-tara iritsi behar gara. Aldez aurretik, MILA ESKER! info+: http://app.iwopi.org/causas/287
Carlos Fialles. Latinoamérica: herri bat oinez. Argazki erakusketa.
Otsailak 26, ostirala: Tolosatik irten eta Oxanea Aterpera (Isaba) joan, lo egitera. Otsailak 27, larunbata: Angel Oloron aterpera joan eta bertatik Larra guztia zeharkatuz Ukerdiko tontorrera igo. 8 ordu inguruko ibilaldia izango da eta 828m-ko desnibela. Otsailak 28, igandea: San Martin harriko lepoan utzi kotxea eta bertatik abiatu Auñamendiko tontorrera. 7-8 orduko ibilaldia izango da eta 747m-ko desnibela. Izena emateko info@oargi.org emailean edo 688698642 mugikorrean, izena emateko azken eguna otsailak 22. Izena emateko garaian 20€ aurreratu behar dira ondorengo kontu korrontean: Laboral Kutxa: 3035 0028 11 0281141038