Birziklatu tentuz eta zentzuz kanpainaren barruan, puxiken informazio puntuak jarriko dira, kultur etxean eta taxien geltokian, Tolosaldeko Mankomunitateak antolatuta.
09:00etan Bakarrizketa. “YO NO SOY ESA”. Idoia Sanchezek eskainia. Udaletxeko ikus entzuneko gelan. 21:00etan , afaria, Olentzo Jatetxean. Afaria ostean, MUSIKA SON&DJS-arekin ETA KARAOKEA. Eta opari baten zozketa.
Gizarte-inplikazioko proiektuak sortzea eta hobetzea da Proiektuen Azoka (K)idea-ren apustua. Helburu hori lortzeko asmoz batu dira Impact Hub Donostia eta Donostia 2016, eta Tolosaldea Garatzenen laguntzarekin antolatu dute martxoaren 5ean Tolosako Kultur Etxean egingo den Topaketa. 09:15-10:00. Aurkezpena / Ongietorria / Gosari emankorra 10:00-10:30. Proiektuen Azoka (K)idea 10:30–13:15. Praktika / Proiektuen aurkezpena 13:15-14:30. Catering / Tokian tokiko ekoizleak 14:30-17:15. Ikasketak / Komunikazioa, kudeaketa, iraunkortasuna eta baloreak. 17:15-18:00. Balorazioa 18:00-18:15. Hurrengora arte
Ezker Abertzalearen Abian prozesuko lehen fasean bildu genituen iritzietatik ateratako ondorioak landuko dira bigarren fase honetan, batzar irekian.
Pasai San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatuko dute aurten Emakumeen Egunaren harira urtero antolatzen den irteeran. Goizeko 10:00etan aterako da autobusa Zizurkil Goitik eta 10:10ean Zizurkil Behetik. Handik Pasai San Pedrora joango dira zuzenean, Albaola museoa ikustera. Bisitaren ondoren, itsasontziz zeharkatuko dute Pasaiako badia, Pasai Donibaneko Mirones jatetxera bazkaltzera joateko. Bazkalostean, DJ baten emanaldia egongo da jatetxean bertan, giro ederrean dantzan jarduteko. Irteeraren prezioa 30 eurokoa da, eta Aurrera plazako udal-bulegoetan eta Atxulondo liburutegian eman daiteke izena.
Ezker Abertzalearen Abian prozesuko lehen herri batzarra egingo da Berastegiko udaletxean. Berrobi eta Elduaingo herritarrentzat ere izango da.
Herriko emakumeak eta haien bizipenak protagonista dituen Ari gaitun izeneko argazki erakusketaren inaugurazioa, udaletxeko arkupetan. Orendaingo Sorginak udalaren laguntzarekin antolatuta
"Baserria emakumeen begiradatik" Hizlaria: Maider Aramendi. EBEL-en eskutik.
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, Alkizako emakumeek Hernialdeko Elketa jatetxean bazkaria egingo dute eta ondoren, arratsaldean 18:30ean, Don Juanenan 80 egunean pelikula ikusteko aukera izango dute.
Topic eta Los Titiriteros de Binéfar taldearen arteko lankidetzari esker.
Korri edo bizikletan ibili behar duzula? Emaizkiguzu zure kilometroak eta lagundu gaitzazu gure proiektuan, 150.000 km-tara iritsi behar gara. Aldez aurretik, MILA ESKER! info+: http://app.iwopi.org/causas/287
Carlos Fialles. Latinoamérica: herri bat oinez. Argazki erakusketa.
Ikaztegietako Udalak interneta erabiltzen ikasteko oinarrizko ikastaroa antolatu nahi du. Doan izango da. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena. Edo deitu 943 65 33 29 telefono zenbakira. Eta taldea osatzean erabakiko dira egunak eta ordutegia.
Martxoak 4, ostirala: Tolosatik irten eta Oxanea Aterpera (Isaba) joan lo egitera. Martxoak 5, larunbata: Angel Oloron aterpera joan eta bertatik Larra guztia zeharkatuz Ukerdiko tontorrera igo. 8 ordu inguruko ibilaldia izango da eta 828m-ko desnibela. Martxoak 6, igandea: San Martin harriko lepoan utzi kotxea eta bertatik abiatu Auñamendiko tontorrera. 7-8 orduko ibilaldia izango da eta 747m-ko desnibela. Izena emateko info@oargi.org emailean edo 688698642 mugikorrean, izena emateko azken eguna otsailak 29. Izena emateko garaian 20€ aurreratu behar dira ondorengo kontu korrontean: LABORAL KUTXA 3035 0028 11 0281141038