Emakumeen burujabetza eta berdintasuna izenburupean. 17:30ean Larraulgo kultur aretoan.
18:00. Erakusketaren irekiera ekitaldia Martxoaren 9tik 15era. ‘Memoriaren plaza’, Gogora institutuaren erakusketa ibiltaria. 09:00-15:00 / 16:00-20:00 (asteburuetan, 10:00etatik aurrera zabalduko dute)
19:00etan mahai inguura egingo dute Subijana etxean: “Lan mundua eta berdintasuna”. ELA, LAB eta Bilgune Feministako ordezkariak izango dira.
Otsabiope Altzoko Gaztetxeak antolatuta, Emakumearen Egunaren harira, mahai ingurua emakume kirolariekin. Nerea Murua futbolari altzotarrak eta Maider Mendizabal pilotariak parte hartuko dute. Ekitaldia gaztetxean izango da.
Piztu: Mendi Short lehiaketaren irabazlea. 6 minutu.High and Mighty: Highball bat eskalatzea, non erortzeak lesio larriak eragin ditzake, ez da jende ahularentzat. 2015 BMFF film labur onena. Jeff Lowe's Metanoia: Jim Aikman-ek Jeff Lowe alpinista ospetsuaren bizitza kontatzen du. 78 minutu. Sarrera: 5 euro.
Korri edo bizikletan ibili behar duzula? Emaizkiguzu zure kilometroak eta lagundu gaitzazu gure proiektuan, 150.000 km-tara iritsi behar gara. Aldez aurretik, MILA ESKER! info+: http://app.iwopi.org/causas/287
Ikaztegietako Udalak interneta erabiltzen ikasteko oinarrizko ikastaroa antolatu nahi du. Doan izango da. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena. Edo deitu 943 65 33 29 telefono zenbakira. Eta taldea osatzean erabakiko dira egunak eta ordutegia.
Amelia Sorarrain margolari tolosarraren koadroak daude ikusgai, Erretirodunen tabernan.