Euskal Herriko artisau garagardoaren azoka izango da, Villabonako pilotalekuan. Ezagutu, dastatu eta gozatzeko aukera izango da. Jateko pintxoak eta taloak ere izango dira.
Haurren emanaldiak: 4 euro. 10 filmako bonua: 30 euro.
Javier Ortiz tolosarraren argazki erakusketa. Bertan, 2006 eta 2016 bitartean jorratutako hainbat gairen inguruko argazkiak daude.
Tolosako Berdintasun sailak bi urtez behin antolatzen du martxoaren 8aren inguruko erakusketa. Abel Azcona, Ana Belen Jarrin, Itziar Okariz, Susana Segurola eta Kristoren Gorputza dira sortzaileak.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.