Igandea, apirilak 10



Sagardotegira

Leaburu-Txarama

Erretiratu eta pentsiodunentzat sagardotegian bazkaria antolatu dute. Joan-etorrirako udalak autobusa jarriko du, eta bakoitzak 31 euro ordaindu beharko du. Izena, apirilaren 5a baino lehen eman beharko da: 943 67 59 31.

Sagardotegira

Erretiratu eta pentsiodunentzat sagardotegian bazkaria antolatu dute. Joan-etorrirako udalak autobusa jarriko du, eta bakoitzak 31 euro ordaindu beharko du.

Izena, apirilaren 5a baino lehen eman beharko da: 943 67 59 31.


Oargi, Burgosera

Tolosa

Igandean goizean goiz kotxez abiatuko dira Burgoseko Santa Cruz del Valle Urbion herrira. Bertatik San Millan mendira igoko dira, 2.131 metro ditu. Altuzarrako ur jauzietatik jaitsiz 6-7 ordu inguruko ibilbidea egingo dute. Elurra dagoenez kranpoiak eta pioleta eramatea beharrezkoa izango da. Izena emateko: info@oargi.org Azken eguna: apirilak 7.

Oargi, Burgosera

Igandean goizean goiz kotxez abiatuko dira Burgoseko Santa Cruz del Valle Urbion herrira. Bertatik San Millan mendira igoko dira, 2.131 metro ditu. Altuzarrako ur jauzietatik jaitsiz 6-7 ordu inguruko ibilbidea egingo dute. Elurra dagoenez kranpoiak eta pioleta eramatea beharrezkoa izango da.

Izena emateko: info@oargi.org

Azken eguna: apirilak 7.


07:00

Aizkarditik Bizkaiara

Olaederra kiroldegia, Amasa-Villabona

Mañariatikan (202 metro) abiatuko eta Errialtabaso (1011 metro) igo ondoren, abiatuko dira Saibira (925m), segidan Urkiolara (718 m) jaisteko. Hemendik Untzilaitzera (934 m) berriro Mañarira itzultzeko.Irteera honen iraupena 6 ordu ingurukoa da. (18 Kilometroko luzera)Izena emateko: 649717182 (20:00etatik 22:00etara. Edo Aizkardiko bulegoan, ostegunean ordutegi berdinean. Izena, osteguna baino lehen eman beharko da.  Oharra: 48 Mendi Martxa pasa ondoren, galdutako gauzak desberdinak agertu dira Aizkardiren elkartean, norbaitek errekuperatu nahi badu materiala, harremanetan jarri elkartearekin.

Aizkarditik Bizkaiara Olaederra kiroldegia

Mañariatikan (202 metro) abiatuko eta Errialtabaso (1011 metro) igo ondoren, abiatuko dira Saibira (925m), segidan Urkiolara (718 m) jaisteko. Hemendik Untzilaitzera (934 m) berriro Mañarira itzultzeko.
Irteera honen iraupena 6 ordu ingurukoa da. (18 Kilometroko luzera)
Izena emateko: 649717182 (20:00etatik 22:00etara. Edo Aizkardiko bulegoan, ostegunean ordutegi berdinean. Izena, osteguna baino lehen eman beharko da.
 

Oharra: 48 Mendi Martxa pasa ondoren, galdutako gauzak desberdinak agertu dira Aizkardiren elkartean, norbaitek errekuperatu nahi badu materiala, harremanetan jarri elkartearekin.


09:00

Katu Beltz bigarren eskuko azoka

Joxe Arregi plaza, Zizurkil

Hilero bezala, Katu Beltz bigarren eskuko azoka egingo da Joxe Arregi plazan (euria eginez gero Otaño ikastetxeko frontoian)

Katu Beltz bigarren eskuko azoka Joxe Arregi plaza

Hilero bezala, Katu Beltz bigarren eskuko azoka egingo da Joxe Arregi plazan (euria eginez gero Otaño ikastetxeko frontoian)


11:00

Zunbathon Iruran

Trinketeko aparkalekua, Irura

Zumba txiki, Body Combat eta zumba. Irurako Festa batzordeak antolatuta

Zunbathon Iruran Trinketeko aparkalekua

Zumba txiki, Body Combat eta zumba.

Irurako Festa batzordeak antolatuta


17:00

Oker

Leidor antzokia, Tolosa

Haur zinea euskaraz.

Oker Leidor antzokia

Haur zinea euskaraz.


17:00

Azken Portua, haurrentzako antzerkia

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Dejabu panpin laborategiaren eskutik, 4 urtetik gorako haurrentzat izango da. "Didi eta Gogo dira Azken potuko biztanle bakarrak, eta denbora luzea da ez dutela barkurik ikusi itsaso zabaletik portura iristen. Gogo zaharrak ez du jada egun hura gogoan. Dena den, Didi gaztearen jakinminak Gogoren oroimenetan murgiltzera eramango gaitu". 50 minutuko iraupena izango du, eta sarrera: 5 euro.

Azken Portua, haurrentzako antzerkia Gurea antzokia

Dejabu panpin laborategiaren eskutik, 4 urtetik gorako haurrentzat izango da.

"Didi eta Gogo dira Azken potuko biztanle bakarrak, eta denbora luzea da ez dutela barkurik ikusi itsaso zabaletik portura iristen. Gogo zaharrak ez du jada egun hura gogoan. Dena den, Didi gaztearen jakinminak Gogoren oroimenetan murgiltzera eramango gaitu".

50 minutuko iraupena izango du, eta sarrera: 5 euro.


18:00

Txakur krosa

Zizurkil

Helduen txakur kros lasterketa, Peroten ondoko zelaitik. 4,5 km-ko ibilbidea egin ondoren, Zizurkil Goiko plazan egongo den helmugara iritsiko dira. Ondoren, parte hartzaileei bertan geratzeko eskatuko diete antolatzaileek, bertaratzen diren haurrekin lasterketatxo bat egiteko.

Txakur krosa

Helduen txakur kros lasterketa, Peroten ondoko zelaitik. 4,5 km-ko ibilbidea egin ondoren, Zizurkil Goiko plazan egongo den helmugara iritsiko dira. Ondoren, parte hartzaileei bertan geratzeko eskatuko diete antolatzaileek, bertaratzen diren haurrekin lasterketatxo bat egiteko.


19:30

Nunca es tarde

Leidor antzokia, Tolosa

Nunca es tarde Leidor antzokia

19:30

Carol

Gurea, Amasa-Villabona

Sarrera: 5,50 euro. 10 filmako bonua: 30 euro.

Carol Gurea

Sarrera: 5,50 euro.

10 filmako bonua: 30 euro.


22:00

¡Ave Cesar!

Leidor antzokia, Tolosa

50eko hamarkadako Hollywooden kokaturik dago. Ekoizpen etxe handi bat erromatarrei buruzko produkzio erraldoia errodatzen ari da. Horretarako, garaiko izar handiena kontratatu dute (George Clooney), baina errodajean zehar aktorea desagertu egingo da.

¡Ave Cesar! Leidor antzokia

50eko hamarkadako Hollywooden kokaturik dago. Ekoizpen etxe handi bat erromatarrei buruzko produkzio erraldoia errodatzen ari da. Horretarako, garaiko izar handiena kontratatu dute (George Clooney), baina errodajean zehar aktorea desagertu egingo da.



19:00

'Zama. Kalea ahalduntzegune' erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Tolosako Berdintasun sailak bi urtez behin antolatzen du martxoaren 8aren inguruko erakusketa. Abel Azcona, Ana Belen Jarrin, Itziar Okariz, Susana Segurola eta Kristoren Gorputza dira sortzaileak.

'Zama. Kalea ahalduntzegune' erakusketa Aranburu jauregia

Tolosako Berdintasun sailak bi urtez behin antolatzen du martxoaren 8aren inguruko erakusketa.

Abel Azcona, Ana Belen Jarrin, Itziar Okariz, Susana Segurola eta Kristoren Gorputza dira sortzaileak.



19:00

'Eroen ontzia' erakusketa

Topic zentroa, Tolosa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.

'Eroen ontzia' erakusketa Topic zentroa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.



Erakusketa

Erretirodunen taberna, Alegia

Seve Iglesias billabonatarraren koadro erakusketa da.

Erakusketa Erretirodunen taberna

Seve Iglesias billabonatarraren koadro erakusketa da.