Asteartea, apirilak 12



19:00

Errausketa hiri hondakinen kudeaketa aurreratu batean, hitzaldia

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Hizlaria Javier Ansorena Miner izango da, Kimikan Doktorea eta ACR+eko (Association of Cities and Regions for Recycling and Sustainable Resource management) zuzendaritza kontseiluko kidea. 1997 eta 2012 urteen artean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen saileko zerbitzuburua izan zen, eta Hiri Hondakinak Kudeatzeko Planaren zuzendari teknikoa izan zen, besteak beste.

Errausketa hiri hondakinen kudeaketa aurreratu batean, hitzaldia Gurea antzokia

Hizlaria Javier Ansorena Miner izango da, Kimikan Doktorea eta ACR+eko (Association of Cities and Regions for Recycling and Sustainable Resource management) zuzendaritza kontseiluko kidea. 1997 eta 2012 urteen artean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen saileko zerbitzuburua izan zen, eta Hiri Hondakinak Kudeatzeko Planaren zuzendari teknikoa izan zen, besteak beste.


20:30

Biziminez filma

Topic, Tolosa

Mendi Film Festival zinemaldian izandako arrakastaren ondoren, Biziminez filma ikusi ez zenutenok aukera berri bat duzue. "Josu Iztueta eta Antxon Arza, bi adiskide AEBko errepidean "amets txiki bat betetzen”. Errepideko zeharkaldia bera baino garrantzitsuagoa da barne bidaia: oroitzapen eta bizipen eder eta ez hain ederrak, jolasak, eta negarrez eta umorez gaindituko dituzten bidean aurkitutako oztopoak. Bizitzari buruzko gogoeta sakona, bi adiskideren erretratu zintzoa, bizimina transmititzen duen road movie hunkigarria". Sarrera: 2 euro.

Biziminez filma Topic

Mendi Film Festival zinemaldian izandako arrakastaren ondoren, Biziminez filma ikusi ez zenutenok aukera berri bat duzue.

"Josu Iztueta eta Antxon Arza, bi adiskide AEBko errepidean "amets txiki bat betetzen”. Errepideko zeharkaldia bera baino garrantzitsuagoa da barne bidaia: oroitzapen eta bizipen eder eta ez hain ederrak, jolasak, eta negarrez eta umorez gaindituko dituzten bidean aurkitutako oztopoak. Bizitzari buruzko gogoeta sakona, bi adiskideren erretratu zintzoa, bizimina transmititzen duen road movie hunkigarria".

Sarrera: 2 euro.



19:00

'Zama. Kalea ahalduntzegune' erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Tolosako Berdintasun sailak bi urtez behin antolatzen du martxoaren 8aren inguruko erakusketa. Abel Azcona, Ana Belen Jarrin, Itziar Okariz, Susana Segurola eta Kristoren Gorputza dira sortzaileak.

'Zama. Kalea ahalduntzegune' erakusketa Aranburu jauregia

Tolosako Berdintasun sailak bi urtez behin antolatzen du martxoaren 8aren inguruko erakusketa.

Abel Azcona, Ana Belen Jarrin, Itziar Okariz, Susana Segurola eta Kristoren Gorputza dira sortzaileak.



19:00

'Eroen ontzia' erakusketa

Topic zentroa, Tolosa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.

'Eroen ontzia' erakusketa Topic zentroa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.



Erakusketa

Erretirodunen taberna, Alegia

Seve Iglesias billabonatarraren koadro erakusketa da.

Erakusketa Erretirodunen taberna

Seve Iglesias billabonatarraren koadro erakusketa da.



09:04

Festetako kartel eta logotipo lehiaketa

Kultur etxea, Alegia

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da. Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa. Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.

Festetako kartel eta logotipo lehiaketa Kultur etxea

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da.

Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa.

Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.


17:30
19:30

Botak eta galtzerdiak

Larramendi auzo elkartea, Tolosa

Errefuxiatuentzako botak eta galtzerdiak bilduko dituzte.

Botak eta galtzerdiak Larramendi auzo elkartea

Errefuxiatuentzako botak eta galtzerdiak bilduko dituzte.