Alegiako Udalaren Udaberriko egitarauaren barruan, argazkilaritza ikastaroa izango da. Alegiako Argazkizaleen Taldeak antolatuta.
Abian prozesuaren barruan, txostenari eginiko emendakin, argitze eta proposamenak eztabaidatu eta bozkatuko dira.
Basherri sarea, Gipuzkoako Kontsumo talde eta kooperatibak deituta.
Tolosako Bizikidetza Foroak mahai-ingurua antolatu du. Elkarrekin bizikidetza egokiagoa eraikitzea, gai konplexuen inguruko hausnarketa eta elkarrizketa zintzoak ahalbidetzea suposatzen du. Oraingoan, ezagutza eta eskarmentu zabala eta sakona duten hiru hizlari izango dira mintza lagun:- Carmen Lamarca, zuzenbide Penalean katedraduna eta egun Carlos III. Unibertsitateko irakaslea- Jose Ricardo de Prada, Auzitegi Nazionaleko Zigor-Aretoko magistratua - Iñigo Iruin, abokatua. Moderatzailea: Garbiñe Biurrun.
Euskararen egoera ona al da? Erdipurdikoa? Txarra?... Galdera horiek eta gehiago egingo ditu Andoni Egañak hitzaldian.
1. Balantze ekonomikoaren onarpena 2. 2015eko jardueren laburpena 3. Dotazioen gaineko txostena 4. Administratzaileak eta jutaren egoera 5. Galderak eta proposamenak
Errepublikanoen Aste kulturalaren barruan
Tolosako Berdintasun sailak bi urtez behin antolatzen du martxoaren 8aren inguruko erakusketa. Abel Azcona, Ana Belen Jarrin, Itziar Okariz, Susana Segurola eta Kristoren Gorputza dira sortzaileak.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da. Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa. Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.
Errefuxiatuentzako botak eta galtzerdiak bilduko dituzte.