08:30: Plazan elkartuko dira dantzariak. 08:45: Herriko baserrietara abiatuko dira. 13:00: Dantza egingo dute mutilek, plazan. 14:30: Babarrun jatea izango da Kuku elkartean. 18:00: Itsas Lapurrak dantza emanaldia. Ondoren, erromeria, Ezten Giro taldearekin. Taloak izango dira salgai.
Emendakinen bozketa egingo dute, Gaztelun. Orexa, Lizartza, Leaburu-Txarama eta Gazteluko herritarrei zuzendua da. Batzarraren ondoren, bazkaria egingo da elkartean. Izena emateko 606 170 844.
Udaberriko kirol ekitaldien barruan. 10:00. Alebin neskak saskibaloian: Muñagorri - Laskorain A. 11:00. Alebin mutilak areto-futbolean: Muñagorri - Hirukide B.
Errepublikarren Aste Kulturalaren barruan, errepublikar banderaren igoera egingo dute.
Ibarrako III. Mus Txapelketa. 12 kanporaketa jokatuko dira. Finala, uztailaren 8an izango da. Izen ematea: 25 euro. Saria: Kanporaketa bakoitzean izen ematean lortzen denaren erdia.
Familia guztiarentzako emanaldia da Granadako taldeak eskainiko duena.
Calle Cloverfield 10 filma, eta The Centrifuge Brain Project film laburra.
Emanaldiko testuak Garazi Kamiok jarriko ditu eta musika Susana Cencilloren eskutik joango da. Fagus Alkiza interpretazio zentroan izango da emanaldia Amañili emakumeen elkartearen eskutik, eta Alkizako Udalak lagundu du ekimena.
What we do in the shadows (Euskarazko azpitituluekin) Doan.
Calle Cloverfield 10 filma, eta The Centrifuge Brain Project film laburra (gaztelerako azpitituluekin).
Tolosako Berdintasun sailak bi urtez behin antolatzen du martxoaren 8aren inguruko erakusketa. Abel Azcona, Ana Belen Jarrin, Itziar Okariz, Susana Segurola eta Kristoren Gorputza dira sortzaileak.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da. Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa. Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.
Gipuzkoa Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen topaketa da.