Asteartea, apirilak 19



18:30

Odol ematea

Kultur etxea, Amezketa

Odol emaile direnei eta oraindik ez direnei egiten zai deia, kultur etxeko aretora joateko.

Odol ematea Kultur etxea

Odol emaile direnei eta oraindik ez direnei egiten zai deia, kultur etxeko aretora joateko.


19:00

Loatzo Musika eskolako audizioak

Kultur etxea, Ibarra

Loatzo musika eskolako audizioetan, klarinetea, biolina eta biolontxeloa.

Loatzo Musika eskolako audizioak Kultur etxea

Loatzo musika eskolako audizioetan, klarinetea, biolina eta biolontxeloa.


19:30

Herri batzarra

Udaletxeko ekintza aretoa, Altzo

Altzoko Udala eta Gipuzkoako Urak Kontsortzioaren hitzarmena amitzen dela eta, herri batzarra egingo da zer egin erabakitzeko. Kudeaketa integralean eman da zerbitzua eta 10 urte hauetako balantzea egiteko kontsortzioaren izenean Iñigo Elosegi izango da batzarrean.

Herri batzarra Udaletxeko ekintza aretoa

Altzoko Udala eta Gipuzkoako Urak Kontsortzioaren hitzarmena amitzen dela eta, herri batzarra egingo da zer egin erabakitzeko. Kudeaketa integralean eman da zerbitzua eta 10 urte hauetako balantzea egiteko kontsortzioaren izenean Iñigo Elosegi izango da batzarrean.



19:00

'Zama. Kalea ahalduntzegune' erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Tolosako Berdintasun sailak bi urtez behin antolatzen du martxoaren 8aren inguruko erakusketa. Abel Azcona, Ana Belen Jarrin, Itziar Okariz, Susana Segurola eta Kristoren Gorputza dira sortzaileak.

'Zama. Kalea ahalduntzegune' erakusketa Aranburu jauregia

Tolosako Berdintasun sailak bi urtez behin antolatzen du martxoaren 8aren inguruko erakusketa.

Abel Azcona, Ana Belen Jarrin, Itziar Okariz, Susana Segurola eta Kristoren Gorputza dira sortzaileak.



19:00

'Eroen ontzia' erakusketa

Topic zentroa, Tolosa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.

'Eroen ontzia' erakusketa Topic zentroa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.



Erakusketa

Erretirodunen taberna, Alegia

Seve Iglesias billabonatarraren koadro erakusketa da.

Erakusketa Erretirodunen taberna

Seve Iglesias billabonatarraren koadro erakusketa da.



09:04

Festetako kartel eta logotipo lehiaketa

Kultur etxea, Alegia

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da. Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa. Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.

Festetako kartel eta logotipo lehiaketa Kultur etxea

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da.

Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa.

Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.



18:00
20:00

Bihotz biriketako bizkortze tekniketan trebatzeko ikastaroa

Abaltzisketa

Larrialdiko lehen laguntzatik urrun dauden herriguneetako biztanleak bihotz biriketako bizkortze tekniketan trebatzeko ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa bi egunetakoa eta bi orduko iraupenarekin izango da. Gutxienez, 8 pertsona eta gehienez 12 beharko dira. Materiala beraiek jartzen dute. Ikastaroan interesa edukiz gero, udaletxean izen-abizena eta NAN zenbakia eman beharko dira, hilaren 12a baino lehen.

Bihotz biriketako bizkortze tekniketan trebatzeko ikastaroa

Larrialdiko lehen laguntzatik urrun dauden herriguneetako biztanleak bihotz biriketako bizkortze tekniketan trebatzeko ikastaroa antolatu dute.

Ikastaroa bi egunetakoa eta bi orduko iraupenarekin izango da. Gutxienez, 8 pertsona eta gehienez 12 beharko dira. Materiala beraiek jartzen dute.

Ikastaroan interesa edukiz gero, udaletxean izen-abizena eta NAN zenbakia eman beharko dira, hilaren 12a baino lehen.