14:15-16:00. Eskulanak eta tailerrak, frontoian. 16:30. Plazan, jolasak.
Alegiako Udalaren Udaberriko egitarauaren barruan, haurrentzako dantza tailerra izango da.
Hilario Garrudo psikologo klinikoa izango da hizlaria, eta gaztelaniaz izango da. (Gorosabeleko liburutegian).
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da. Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa. Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.