Laskorain Ikastolan, datorren ikasturteari begira batxilergoko matrikulazio informazioa jaso nahi duten ikasle berriak, gonbidatuak daude.
Zizurkilgo landa eremuko eraikinen helbideetatik "sakabanatu" edo "diseminado" hitza desagertzea eta Zizurkilgo bailaren deitura historikoen ofizialtzea nahi dute. Zure etxearen helbidea aldatu egingo da.
Ikuslearen eguna. Jatorrizko bertsioan. Gaztelerazko azpitituluekin.
Ibarrako Udalari lokal autogestionatua eskatuz sinadura bilketa egin zuten herritarrek, eta erantzuna jaso dute. Horren berri emateko bilera egingo dute. Interesa duten guztiak gonbidatu dituzte bertara ekimenaren sustatzaileek.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da. Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa. Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.
Madrilen, Eibarren eta Donostian formakuntza jaso duen margolari euskalduna da Teresa Vildosola. Izaera gogorra eta trazu segurua duten pinturak aurkezten ditu, neoinpresionismoa nahiz abstraktu estiloa islatzen dutenak. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata
Ibilbide luze eta aberatsa duten hiru margolariren erakusketa kolektiboa. Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Maura. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata.
Berastegiko Haurreskola Publikoan matrikulaketa epea ireki da. Matrikulatutako haurrak 2016ko iraila, urria edo azaroan hasiko lirateke haurreskolan. Eskaerak jaso eta entregatzeko inprimakiak haurreskolan bertan eskeintzen dira
Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak zazpi eguneko egonaldia antolatu du uztailaren 1etik 7ra, Astitzko aterpetxean. aktibitate ezberdinez gozatzeko aukera izango dute: tirolina, piraguismoa... Egonaldiaren prezioa 200 eurokoa da. Informazio gehiago, 943 69 39 30 telefonoan.