Ostirala, maiatzak 6



14:15

Ezohiko osoko bilkura

Udaletxea, Amezketa

Bertan, besteak beste, Amezketako Haurreskola berriaren egokitzapena proiektuaren esleitzea egingo da.  

Ezohiko osoko bilkura Udaletxea

Bertan, besteak beste, Amezketako Haurreskola berriaren egokitzapena proiektuaren esleitzea egingo da.

 


18:00

Europako Musika Eskolen XII. Jaialdia

Zerkausia, Tolosa

18:00. Alemaniako bi orkestra eta Musika eskolako ikasleek kontzertu berezia emango dute. Orkestrak:    Ensemble allegranza: Kreismusikschule Mayen-Koblenz musika eskola, Alemaniako Kobem-gondorf herritik.    Jugendorchester Grünstadt: Musikschule Leiningerland musika eskola, Alemaniako Kreis Bad Dürkheim herritik.  

Europako Musika Eskolen XII. Jaialdia Zerkausia

18:00. Alemaniako bi orkestra eta Musika eskolako ikasleek kontzertu berezia emango dute.

Orkestrak:

   Ensemble allegranza: Kreismusikschule Mayen-Koblenz musika eskola, Alemaniako Kobem-gondorf herritik.

   Jugendorchester Grünstadt: Musikschule Leiningerland musika eskola, Alemaniako Kreis Bad Dürkheim herritik.

 


19:00

Ostatu jatetxea zabalduko dute

Ostatua, Alkiza

Berriz zabalduko ditu ateak Ostatu jatetxeak. Herritarrak gonbidatuta daude egingo den festara, eta mokadua eskainiko diete bertaratzen direnei.

Ostatu jatetxea zabalduko dute Ostatua

Berriz zabalduko ditu ateak Ostatu jatetxeak. Herritarrak gonbidatuta daude egingo den festara, eta mokadua eskainiko diete bertaratzen direnei.


19:30

Los malos sueños de Rene Petit, dokumentala

Otsabio Auzo Elkartea, Tolosa

Maiatza Gorriaren barruan eskainiko dute.

Los malos sueños de Rene Petit, dokumentala Otsabio Auzo Elkartea

Maiatza Gorriaren barruan eskainiko dute.


20:30

Mami Lebrun

Topic, Tolosa

Egoitzek amona Kontxaren errautsak lapurtu eta antzoki batera deitu nahi du bere familia, bere ustez amonak merezi duen agurra izateko. Miren neska lagunak lagunduko dio guztia prestatzen. Bien artean, eta amonaren mamuaren kantuek girotuta, merezitako omenaldia prestatuko dute iragana gogoratu eta oraina eta etorkizunaren inguruan gogoeta eginez. Euskaraz izango da.

Mami Lebrun Topic

Egoitzek amona Kontxaren errautsak lapurtu eta antzoki batera deitu nahi du bere familia, bere ustez amonak merezi duen agurra izateko. Miren neska lagunak lagunduko dio guztia prestatzen. Bien artean, eta amonaren mamuaren kantuek girotuta, merezitako omenaldia prestatuko dute iragana gogoratu eta oraina eta etorkizunaren inguruan gogoeta eginez.

Euskaraz izango da.


21:00

Anoetako gaztetxearen XVII. Urtemuga

Gaztetxea, Anoeta

Barrikotea. Ondoren, txapelketak.

Anoetako gaztetxearen XVII. Urtemuga Gaztetxea

Barrikotea. Ondoren, txapelketak.


22:00

Gure kabuz ala hil, dokumentala

Gaztetxea, Amasa-Villabona

Onddo Gazte Asanbladaren urteurrenaren barruan eskainiko dute.

Gure kabuz ala hil, dokumentala Gaztetxea

Onddo Gazte Asanbladaren urteurrenaren barruan eskainiko dute.


22:30

Gente Mayor

Bonberenea, Tolosa

Andaluziar taldea da Sarrera: 6 euro.

Gente Mayor Bonberenea

Andaluziar taldea da

Sarrera: 6 euro.



19:00

'Eroen ontzia' erakusketa

Topic zentroa, Tolosa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.

'Eroen ontzia' erakusketa Topic zentroa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.



09:04

Festetako kartel eta logotipo lehiaketa

Kultur etxea, Alegia

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da. Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa. Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.

Festetako kartel eta logotipo lehiaketa Kultur etxea

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da.

Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa.

Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.



17:30
20:30

Teresa Vildosolaren pintura erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Madrilen, Eibarren eta Donostian formakuntza jaso duen margolari euskalduna da Teresa Vildosola. Izaera gogorra eta trazu segurua duten pinturak aurkezten ditu, neoinpresionismoa nahiz abstraktu estiloa islatzen dutenak. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata

Teresa Vildosolaren pintura erakusketa Aranburu jauregia

Madrilen, Eibarren eta Donostian formakuntza jaso duen margolari euskalduna da Teresa Vildosola. Izaera gogorra eta trazu segurua duten pinturak aurkezten ditu, neoinpresionismoa nahiz abstraktu estiloa islatzen dutenak.

Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata


17:30
20:30

Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Mauraren erakusketa.

Aranburu jauregia, Tolosa

Ibilbide luze eta aberatsa duten hiru margolariren erakusketa kolektiboa. Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Maura. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata.

Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Mauraren erakusketa. Aranburu jauregia

Ibilbide luze eta aberatsa duten hiru margolariren erakusketa kolektiboa. Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Maura.

Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata.



Haurreskolako izen ematea

Haurreskola, Berastegi

Berastegiko Haurreskola Publikoan matrikulaketa epea ireki da. Matrikulatutako haurrak 2016ko iraila, urria edo azaroan hasiko lirateke haurreskolan.   Eskaerak jaso eta entregatzeko inprimakiak haurreskolan bertan eskeintzen dira

Haurreskolako izen ematea Haurreskola

Berastegiko Haurreskola Publikoan matrikulaketa epea ireki da. Matrikulatutako haurrak 2016ko iraila, urria edo azaroan hasiko lirateke haurreskolan.  

Eskaerak jaso eta entregatzeko inprimakiak haurreskolan bertan eskeintzen dira

Ardoaren kolorea

Lurlan Bristot, Tolosa

Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.

Ardoaren kolorea Lurlan Bristot

Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.


Gazte Udalekuetan izena emateko aukera

Aduna Alkiza Asteasu Larraul Zizurkil

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak zazpi eguneko egonaldia antolatu du uztailaren 1etik 7ra, Astitzko aterpetxean. aktibitate ezberdinez gozatzeko aukera izango dute: tirolina, piraguismoa... Egonaldiaren prezioa 200 eurokoa da. Informazio gehiago, 943 69 39 30 telefonoan.

Gazte Udalekuetan izena emateko aukera

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak zazpi eguneko egonaldia antolatu du uztailaren 1etik 7ra, Astitzko aterpetxean. aktibitate ezberdinez gozatzeko aukera izango dute: tirolina, piraguismoa...

Egonaldiaren prezioa 200 eurokoa da. Informazio gehiago, 943 69 39 30 telefonoan.





10:00
20:00

Elkartasun merkatua

Kultur etxea, Tolosa

Bigarren eskuko merkatua izango da, Maiatzak 20 elkarteak antolatuta. 17:00-20:00. Osteguna, ostirala eta larunbata. 10:00-13:00. Ostirala, larunbata eta igandea.

Elkartasun merkatua Kultur etxea

Bigarren eskuko merkatua izango da, Maiatzak 20 elkarteak antolatuta.

17:00-20:00. Osteguna, ostirala eta larunbata.
10:00-13:00. Ostirala, larunbata eta igandea.


'Bajao' argazki erakusketa

Kultur etxea, Alegia

Agurtzane Belaunzaran eta Pedram Yazminiren eskutik. Maiatzaren 5ean eta 12an, bisita gidatua eta proiekzioa ere izango da.

'Bajao' argazki erakusketa Kultur etxea

Agurtzane Belaunzaran eta Pedram Yazminiren eskutik.

Maiatzaren 5ean eta 12an, bisita gidatua eta proiekzioa ere izango da.