Urtemuga Eguna:12:00. Patata Tortilla Txapelketa.14:00. Bazkaria. Ondoren, gaztetxeko hainbat kidek kantaldia eskainiko dute.18:00. Poteoaren txanda izango da. 21:00. Afaltzera jaitsiko gara gaztetxera.23:00. Mondo Loco talde kataluniarraren kontzerua eta DJ Bull goizeko ordu txikiak arte. Txirrisklasa banatuko da, eta sarrera 5 euro.
Txindokiko mendebaldeko ertza igoko dute Oargik Mendi Taldeak antolatutako irteeran, Larraitzetik abiatuta. Guztira 4 edo 5 ordu iraungo du irteerak eta eskalatu behar den pasu zailena IV+ zailtasunekoa da.Eraman beharreko materiala: Eskaladako arnesa, aseguratzeko zesta bat, kaskoa, bileratan lotzeko kaboa.Izena emateko deitu 688698642 telefono zenbakira edo info@oargi.org emailera idatzi. Izena emateko azken eguna maiatzak 5.
Gipuzkoako 30 nerabek Tolosako Kultur Etxean dute hitzordua. Helburua. Donostiako Maushaus arkitekto kolektiboaren eskutik, "Hiri espazioa eta hiria: ARkiTEkturen begirada” izenburua duen laborategia lantzea da.
Onddo Gazte Asanbladaren urteurrenaren barruan egingo dute.
EMUSIK-eko egoitza bihurtuko da Joxe Arregi plaza (euriarekin goiko frontoian). Kontzertu paregabea izango da, Alemaniako bi talde, Suitzako talde bat eta Poloniako beste bat izango dira, Loatzoko ikasleekin batera.
Abaltzisketako Udalak herri bilera deitu du. - Herriko mapa digitalaz ariko dira, eta ahozko toponimia jasotzeko: auzo, baserri, mendi,... - Hirigunetik kanpo egitekoa den proiektuaz, zehaztapenak erabakitzeko.
11:30. Alemaniako korua, Mora d'Ebreko orkestra eta musika eskola ikasleak kontzertu berezia emango dute. Korua: Cristophoruschor Elze: CJD Musik schule Elze musika eskola, Alemaniako Elze herritik Orkestra: Orquesta Infantil de l'Escola Municipal de Música i Dansa de Móra d'Ebre: Escola Municipal de Música i Dansa de Móra d'Ebre musika eskola, Móra d'Ebre herritik.
Ibarrako III. Mus Txapelketa. 12 kanporaketa jokatuko dira. Finala, uztailaren 8an izango da. Izen ematea: 25 euro. Saria: Kanporaketa bakoitzean izen ematean lortzen denaren erdia. Finaleko saria: kanporaketa guztietan pilatzen joan den diru guztia.
Maiatza Iraultzailearen barruan, Iñaki Gil de San Vicenteren eskutik. Ibarrako Gazte Asanbladak antolatuta.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da. Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa. Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.
Madrilen, Eibarren eta Donostian formakuntza jaso duen margolari euskalduna da Teresa Vildosola. Izaera gogorra eta trazu segurua duten pinturak aurkezten ditu, neoinpresionismoa nahiz abstraktu estiloa islatzen dutenak. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata
Ibilbide luze eta aberatsa duten hiru margolariren erakusketa kolektiboa. Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Maura. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata.
Berastegiko Haurreskola Publikoan matrikulaketa epea ireki da. Matrikulatutako haurrak 2016ko iraila, urria edo azaroan hasiko lirateke haurreskolan. Eskaerak jaso eta entregatzeko inprimakiak haurreskolan bertan eskeintzen dira
Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak zazpi eguneko egonaldia antolatu du uztailaren 1etik 7ra, Astitzko aterpetxean. aktibitate ezberdinez gozatzeko aukera izango dute: tirolina, piraguismoa... Egonaldiaren prezioa 200 eurokoa da. Informazio gehiago, 943 69 39 30 telefonoan.
Bigarren eskuko merkatua izango da, Maiatzak 20 elkarteak antolatuta. 17:00-20:00. Osteguna, ostirala eta larunbata. 10:00-13:00. Ostirala, larunbata eta igandea.
Agurtzane Belaunzaran eta Pedram Yazminiren eskutik. Maiatzaren 5ean eta 12an, bisita gidatua eta proiekzioa ere izango da.