Asteazkena, maiatzak 11



18:00

Larraulgo Kirol Astea

Larraul

18:00.Ultrakiroleko dokumentalak 19:00. Futbito Txapelketa

Larraulgo Kirol Astea

18:00.Ultrakiroleko dokumentalak

19:00. Futbito Txapelketa


19:00

Cristina Martinez de Lugoren hitzaldia

Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa, Tolosa

El expolio de recursos naturales en el Sahara Occidental-i buruz ariko da Cristina Martinez de Lugo, WSRW Espainiako kidea.

Cristina Martinez de Lugoren hitzaldia Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa

El expolio de recursos naturales en el Sahara Occidental-i buruz ariko da Cristina Martinez de Lugo, WSRW Espainiako kidea.



19:00

'Eroen ontzia' erakusketa

Topic zentroa, Tolosa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.

'Eroen ontzia' erakusketa Topic zentroa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.



09:04

Festetako kartel eta logotipo lehiaketa

Kultur etxea, Alegia

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da. Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa. Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.

Festetako kartel eta logotipo lehiaketa Kultur etxea

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da.

Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa.

Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.



17:30
20:30

Teresa Vildosolaren pintura erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Madrilen, Eibarren eta Donostian formakuntza jaso duen margolari euskalduna da Teresa Vildosola. Izaera gogorra eta trazu segurua duten pinturak aurkezten ditu, neoinpresionismoa nahiz abstraktu estiloa islatzen dutenak. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata

Teresa Vildosolaren pintura erakusketa Aranburu jauregia

Madrilen, Eibarren eta Donostian formakuntza jaso duen margolari euskalduna da Teresa Vildosola. Izaera gogorra eta trazu segurua duten pinturak aurkezten ditu, neoinpresionismoa nahiz abstraktu estiloa islatzen dutenak.

Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata


17:30
20:30

Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Mauraren erakusketa.

Aranburu jauregia, Tolosa

Ibilbide luze eta aberatsa duten hiru margolariren erakusketa kolektiboa. Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Maura. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata.

Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Mauraren erakusketa. Aranburu jauregia

Ibilbide luze eta aberatsa duten hiru margolariren erakusketa kolektiboa. Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Maura.

Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata.



Haurreskolako izen ematea

Haurreskola, Berastegi

Berastegiko Haurreskola Publikoan matrikulaketa epea ireki da. Matrikulatutako haurrak 2016ko iraila, urria edo azaroan hasiko lirateke haurreskolan.   Eskaerak jaso eta entregatzeko inprimakiak haurreskolan bertan eskeintzen dira

Haurreskolako izen ematea Haurreskola

Berastegiko Haurreskola Publikoan matrikulaketa epea ireki da. Matrikulatutako haurrak 2016ko iraila, urria edo azaroan hasiko lirateke haurreskolan.  

Eskaerak jaso eta entregatzeko inprimakiak haurreskolan bertan eskeintzen dira

Ardoaren kolorea

Lurlan Bristot, Tolosa

Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.

Ardoaren kolorea Lurlan Bristot

Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.


Gazte Udalekuetan izena emateko aukera

Aduna Alkiza Asteasu Larraul Zizurkil

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak zazpi eguneko egonaldia antolatu du uztailaren 1etik 7ra, Astitzko aterpetxean. aktibitate ezberdinez gozatzeko aukera izango dute: tirolina, piraguismoa... Egonaldiaren prezioa 200 eurokoa da. Informazio gehiago, 943 69 39 30 telefonoan.

Gazte Udalekuetan izena emateko aukera

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak zazpi eguneko egonaldia antolatu du uztailaren 1etik 7ra, Astitzko aterpetxean. aktibitate ezberdinez gozatzeko aukera izango dute: tirolina, piraguismoa...

Egonaldiaren prezioa 200 eurokoa da. Informazio gehiago, 943 69 39 30 telefonoan.





'Bajao' argazki erakusketa

Kultur etxea, Alegia

Agurtzane Belaunzaran eta Pedram Yazminiren eskutik. Maiatzaren 5ean eta 12an, bisita gidatua eta proiekzioa ere izango da.

'Bajao' argazki erakusketa Kultur etxea

Agurtzane Belaunzaran eta Pedram Yazminiren eskutik.

Maiatzaren 5ean eta 12an, bisita gidatua eta proiekzioa ere izango da.



Loatzo Musika Eskolan, izen ematea

Tolosaldea

2016-2017 ikasturteko matrikulazio epea zabalduko du Loatzo Musika Eskolak. 943 69 26 19 telefono zenbakian izango da informazio gehiago. Musika bizi eta gozatu lelopean deitu dituzte ikasleak musika eskolan izen ematera. 4 eta 7 urte bitarteko umeek tailerra izango dute aukeran, musikaz gozatu, jolasa egin, dantzatu eta kantatzeko. 8 urtetik aurrera, musika tresna hautatu ahal izango dute (klarinetea, zeharkako flauta, trikitia, txistua, dultzaina, gitarra, pianoa, tronpeta, gitarra elektrikoa, bonbardinoa, tronboia, saxofoia, eskusoinua, biolina, biolontxeloa, perkusioa, kantua eta baxua). Helduentzako berriz, aukera egongo da hainbat instrumentutan.

Loatzo Musika Eskolan, izen ematea

2016-2017 ikasturteko matrikulazio epea zabalduko du Loatzo Musika Eskolak. 943 69 26 19 telefono zenbakian izango da informazio gehiago. Musika bizi eta gozatu lelopean deitu dituzte ikasleak musika eskolan izen ematera.

4 eta 7 urte bitarteko umeek tailerra izango dute aukeran, musikaz gozatu, jolasa egin, dantzatu eta kantatzeko. 8 urtetik aurrera, musika tresna hautatu ahal izango dute (klarinetea, zeharkako flauta, trikitia, txistua, dultzaina, gitarra, pianoa, tronpeta, gitarra elektrikoa, bonbardinoa, tronboia, saxofoia, eskusoinua, biolina, biolontxeloa, perkusioa, kantua eta baxua). Helduentzako berriz, aukera egongo da hainbat instrumentutan.