Onddo Gazte Asanbladaren urteurrenaren barruan, gerra zibileko trintxerak ikustera joango dira, eta ondoren bazkaria egingo dute gaztetxean.
10:00. Mendi buelta.Jarraian. Ostatu jatetxean, hamaiketakoa izango da.17:00. Emakumeen eta gizonen Frontenis Txapelketako finalak.
10:30. Ardo dastaketa, Gurea erakusketa gelan. Mikel Garaizabal enologoaren eskutik. Hazi fundazioak babestua. Arabako Errioxako ardo beltzak eta txakolinak dastatuko dira. Prezioa: 6 euro. 11:00. Parrilla Tailerra, Berdura plazan. Hiru txanda egongo dira: 11:00, 12:00 eta 13:00ak. Haragia erretzeko jakingarri nagusiak ikasiko dira. Prezioa: 6 euro. 12:00. Txuleta eta pintxoen dastaketa, Berdura plazan. 18:30. Villabonako I. Txanpinoi Lehiaketa, Berdura plazan. "Zuk zeuk nahi duzun errezta aurkeztu", antolakuntzak suak eta txanpinoiak jarriko ditu. Izena ematea mugatua izango da. Prezioa: 6 euro. 19:30. Burruntzi Tailer Irekia, Berdura plazan. Nicolas Esnaolaren eskutik. Arkumena burruntzian erretzeko jakin beharrekoak ikasteko aukera. Doan. 20:00. Arkume eta Sagardo dastaketa, Berdura plazan. Lehiaketako txanpinoiak ere jan ahal izango dira. Izen ematea, Villabonako Udaleko Kultura Sailean, maiatzaren 5etik 12ra. Telefonoa: 943 69 16 55 edo kultura@villabona.eus
11:00. Duatloia, umeentzat 12:00. Bote luzeko erakustaldia, ondoren parte hartzeko aukera egongo da. 18:00. Harri jasotzaileak vs halterofiliakoen erakustaldia (Goretti Amonarriz, Xabi Amonarriz, Ion Ander Iriarte, Iraitz Telleria, Urtzi Telleria eta Ekaitz Kortajarena).
Anoetako Udalak aldaketa batzuk egin nahi ditu hondakinen bilketan, eta horri buruz herri batzarra antolatu du, udal areto nagusian. Udalak herritarrak bertan parte hartzera animatzen ditu.
Baserritarrei omenaldia egingo diete 11:00. Berdura plazan. 11:30. Zerkausian.
12:00. Meza, San Joan Deunaren elizan. 13:30. Bazkaria, Ermentañen. Izena emateko, maiatzaren 11a baino lehen deitu beharko da udaletxeko 943 65 29 00 telefono zenbakira.
Trianguloa plazan elkartuko dira eta muralak margotzeko aukera izango da. Jarraian, musika eta bertso saioa izango dira, eta luntxa. Dispertsioaren inguruko testigantzak izango dira entzungai. Bukatzeko, argazki erraldoia aterako dute trena erabiliz, eta ahalik eta jende gehienari bertaratzeko deia egin diete.
Maider Galarza ipuin kontalaria izango da, eta saioa 5 urtetik gorako haurrei zuzendua izango da.
Frantziako zirku bikaina, familia osoarentzat. Animaliarik gabekoa eta ordu eta erdiko ikuskizuna. Sarrera guztientzat: 7 euro.
Asteasun bizi diren herrialde desberdinetako herritarren kultura eta gastronomia ezagutuz festa izango da. Haur eta helduentzako jokoak, Ekuadorreko musika taldea, herrialdeko ezberdinetako jakiak eta kultura ezagutzeko aukera.
17:30. Dantzari Txiki Eguna, Bukalai dantza taldeak antolatuta izango da. 22:00. Bukalai dantza taldeko helduenek saioa eskainiko dute eta ondoren, Bi punturen artean ikuskizuna eskainiko du Alurr taldeak, Pasus plazan.
Jaien hasiera 18:00. Zaldi lasterketa. Ondoren. Pintxo eta Sagardo dastatzea (Zabala, Aburuza, Gaztañaga, Intsalus eta Sarasola sagardotegiak).
Ipuin hau Euskal Mitologiako pertsonaietan dago oinarritua: Galtzagorriak. Txiki-txikiak dira eta nagusiak agintzen dutena egiten dute. Mahai gaineko txotxongiloak, argi iluna eta ondo kontatutako ipuin baten duen azentu gogorra jarrita, ikusleak barre egingo du Peru izeneko pertsonaiari gertatzen zaizkion abenturak direla eta. Istorioa baserri inguru batean burutzen da eta euskal folklorean oinarri hartutako zenbait elementu ageri dira. Euskarazko saioa izango da. Gomendatutako adina: 4 urtetik gora.
Frantziako zirku bikaina, familia osoarentzat. Animaliarik gabekoa eta ordu eta erdiko ikuskizuna. Sarrera guztientzat: 7 euro.
Mozart Misa brevis in C (Misa de los gorriones) Polifonia eta Folklorea (Bach, Mendelssohn, Laboa, Guridi, Busto, Sting, Bernstein)Coro MusikalisOrganoa: Ana Belen GarciaBiolina: Mirari IrurzunZuzendaria: Iñaki Carcamo
20:30. Meza, Altzo Muñoko Santa Maria elizan. 21:00. Afaria, Segoretxe jatetxean.
Onddo Gazte Asanbladaren urteurrenaren barruan izango da, Sarek antolatuta.
Tolosako museoek ateak irekiko dituzte: TOPIC 21:00-01:00: Ateak zabalik jardunaldia eta Tolosako Musika Eskolaren emanaldiak izango dira, 23:00ak arte. GORROTXATEGI MUSEOA 19:00-22:00: Ateak zabalik jardunaldia eta Gorrotxategiko txokolate txuriaren dastaketa. TOLOSALDEA TOUR 22:30-24:00. Bisita gidatua zuziriekin argiztatuta Alde Zaharrera.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Madrilen, Eibarren eta Donostian formakuntza jaso duen margolari euskalduna da Teresa Vildosola. Izaera gogorra eta trazu segurua duten pinturak aurkezten ditu, neoinpresionismoa nahiz abstraktu estiloa islatzen dutenak. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata
Ibilbide luze eta aberatsa duten hiru margolariren erakusketa kolektiboa. Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Maura. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata.
Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak zazpi eguneko egonaldia antolatu du uztailaren 1etik 7ra, Astitzko aterpetxean. aktibitate ezberdinez gozatzeko aukera izango dute: tirolina, piraguismoa... Egonaldiaren prezioa 200 eurokoa da. Informazio gehiago, 943 69 39 30 telefonoan.
Musika lagun, gerturatzen diren herritarrei, tea, datilak, esnea,... banatuko dizkiete, Saharar Kolektiboaren eskutik izango da.
Etiopia Utopia fundazioak antolatu du. Nuria Faig da argazkilaria. Tigrey lurralderako diru bilketa lortzeari begira estatuan zehar zabaltzen ari den argazki bilduma hau lehen aldia da Euskal Herrian erakusten dutena.